|

Oiartzun. Errenteriak Zamalbide auzoan Perutxene-Sagasti izenarekin eraikiko duen urbanizazioari alegazioak aurkeztuko dizkio Oiartzunek, herri honetan egin zen azken Plenoan azaldu zutenez. Errenteriako Udalak Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren 3. aldaketa puntualean Oiartzungo lurrak ukitzen ditu. Honek bailaran izango duen eragina ikusita, Alkatetzak ekainean dekretu bat onartu zuen alegazioak aurkezteko.
Oiartzun ez dator bat dokumentuko C errepide berriarekin. Honen helburua Egiburu, Ugaldetxo eta Talaia industriguneak beren artean eta A-8 autobidearekin eta Donostiako bigarren ingurabidearekin lotzea da.
Baina, bide horrek A-8 eta Donostiako bigarren saihesbidearekin loturak Oiartzun udalerrian egiten ditu, tartean lau metroko zabalera duen Arangurengo zubia zeharka-tzen delarik.
Ondorioz, Oiartzungo Ugaldetxo-Arragua bitarteko trafiko egoerari irtenbide bat bilatu bitartean egoera okerragotu dezaketen pausoak ez ematea proposatu dute.
Bestalde, Oiartzungo Udalak Errenteriari gai honen inguruko jakinarazpenak eta dokumentu guztiak euskaraz bidaltzea eskatu dio.
Azkenik, beste bi puntu teknikoagoak konpontzeko exijitu du. Lehenengoa, planak Oiartzun eta Errenteriako lurrak hartzen dituenez, 2/2006 Lurzoru Legearen 92. artikuluaren arabera tramitatu behar da. Hau da, bateragarritze plan bat egin behar da, ondoren izapidetu onartua izan dadin.
Bigarren gaia: 2/2006 legeko bigarren xedapen iragankorra 1. atala 3. paragrafoa (hirigintza antolamenduko planen eta bestelako tresnen indarraldia eta egokitzapena gutxieneko eraikigarritasunaren egokitzea) aplikatzeak sortzen dituen mugikortasunaren gaineko ondorioak neurtu behar dira dokumentuan.
Perutxene-Sagastiko jarduerarekin, Errenteriak 310 etxebizitza eraikiko ditu, horietatik 106 Babes Ofizialeko Etxebizitzak izango direlarik eta 20 tasatuak. Udalerriak lanak aurtengo udazkenean edo neguan hasi nahi ditu. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |