Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aldapan behera beldurrik gabe

Goitibehera lehiaketa jendetsua jokatu zen atzo Usurbilen

Goitibehera bat azken bihurgunean sartu aurretik.

argazkiakiker azurmendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Usurbil. Asteartean hasi ziren Usurbilgo Santa Isabel festen barnean, Goitibera lehiaketa jokatu zen atzo arratsaldean. Urteak ziren lehiaketa hau egiten ez zela, baina aurten, herriko gazteen ekimenez, berriz antolatu dute. Ibilbidea kale Zahar auzoan hasi eta Artzabal auzoraino doan aldapan behera atondu zuten. "Abaila handia har-tzen da hemen eta bihurgune txarrak ditu ibilbideak", zioen partehartzaile gazte baten osabak, bere ilobari aholkuak ematen zizkion bitartean, "ez duzue irabazi beharrik, ondo pasatzea da garrantzi-tsuena eta kontuz ibili". Zazpi bikote lehiatu ziren eta goitibeherak egiteko denak balio duela argi utzi zuten, patinetearen zatiak, bizikleta, auto nahiz motoen gurpilak... Partaideak Usurbil, eta inguruko herrietatik hurbildu ziren lehiaketara, "lehengo astean Lasarte-Oriako lehiaketan parte hartu genuen eta gaur Usurbilera etorri gara Zubietako lagun batzuekin batera" esan zuen Andoaingo bikote batek. Partaide gazteenek 11 eta 12 urte zituzten eta ez zeuden oso ziur beren goitibeherarekin, "kurban azkarregi bagoaz, nik salto egingo dut, ez ditut Usurbilgo festak galdu nahi" esan zion batek besteari txapelketa hasi aurretik.

Lehiaketarako hitzordua arratsaldeko bostetan jarria bazegoen ere, sei eta erdiak arte ez zen hasi, koadrilen arteko herri kirol txapelketa ere berandu amaitu baitzen. Partehartzaileek bitan jaitsi behar izan zuten Artzabaleraino zeraman aldapa eta tentsio uneak bizi izan ziren ibilbideko bihurgune itxienetan.

Bestetik, atzoko eguna haurrei zuzendutako ekitaldiz josita egon zen. Goizean goizetik umeen esnadeia ibili zen kalez kale txistulariekin, umeentzako jolas pila antolatu zituzten goiz eta arratsaldez Dema plazako nahiz Artzabalgo plazako ludotekan eta arratsaldeko bostetan, frontoian izan zen Zirika Zirkus pailazoen ekitaldia jendez gainezka egon zen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |