Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Udalak eta Zuhatza elkarteak Debako lehen igeriketa zeharkaldia antolatu dute

Hilaren 13ko Probak1.500 metroko luzera izango du eta izena turismo bulegoan eman daiteke

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Deba. Debako Udalak eta Zuhatza Euskara elkarteak herriko lehenengo igeriketa zeharkaldia antolatu dute uztailaren 13rako hondartza nagusiaren inguruko uretan.

Lasterketa Ekin euskaraz kirolari lelopean egingo dute eta zirkuituak 1.500 metroko luzera izango du.

Proba 12.30ean jarriko da abian eta bertan nahi duten zaletu guztiek parte hartzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea lasterketaren egunera arte egongo da irekita Debako turismo bulegoan.

Hori dela eta, parte hartu nahi duenak kirola@deba.net helbide elektronikora idatziz edo 943 192452 telefonora dei eginez eman dezake izena.

Inskripzioaren prezioa 5 eurokoa da eta dirua sartzeko kontu zenbakia 2101 0034 70 0004092920. "Dirua sartzerakoan ezinbestekoa da igerilariaren izena adieraztea", azaldu dute probaren antolatzaileek.

Dortsalak lasterketa hasi aurretik banatuko dituzte, 11.00etatik 12.00etara, hain zuzen ere.

Edonola ere, Debako igeriketa zeharkaldiaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943 608046 telefono zenbakira dei dezake.

Sariak Igeriketa zeharkaldian sailkatzen diren lehen hiru gizonezko eta emakumezkoek sariak jasoko dituzte. Irabazleentzat trofeoa eta opariekin osatutako poltsa izango da eta bestelakoentzat oparien poltsa bakarrik.

Era berean, Debako lehen gizonezkoentzat eta emakumezkoentzat sariak izango dira.

Lasterketa amaitzerakoan, antolatzaileek mota askotariko opariak zozkatuko dituzte partaideen artean.

Udalak eta Zuhatza euskara elkarteak zaletu guztiak animatu nahi dituzte Debako lehen igeriketa zeharkaldian parte hartzera, harrera ona badu datozen urteetan errepikatzeko asmoa dutelako. >J.L.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Lasterketa 12.30ean hasiko da eta 'Ekin euskaraz kirolari' lelopean egingo da hondartzaren inguruan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |