|

Oscar Holgado, Maite Peláez, Javier Intxausti eta Alberto Gual, atzoko aurkezpenean.Foto: X.S.
hondarribia. Hondar Kirolak, Hondarribiko hondartzan udaro egiten den aisialdi ekimenak, hamabi gazteri emango die lehenengo aldiz lan munduan murgiltzeko aukera aurten. Atzo, Hondarribiko Udalak, honen Preben-tzio Komunitariorako Bulegoak eta Sport Mundik, ekimen honen laguntzaile den elkarteak, aurtengo programaren xehetasunen berri eman zuten.
Hondar Kirolak uztailaren 7tik abuztuaren 29ra izango da egunero martxan, 16.00tatik 20.00etara eta, bertan, "astekako txandatan, 16 urteko hamabi gaztek lan egingo dute, bertara hurreratzen diren koadrilen arteko futbol eta boleibol partida eta txapelketak prestatu, animatu eta arbitratzen", azaldu zuen Maite Pelaezek, Hondarribiko Ongizate eta Gazteria arloko buruak.
Bai Pelaezek eta baita Oscar Holgadok, Prebentzio bulegoko teknikariak, monitore eta animatzaile modura ariko direnekin egiten den lanaren garrantzia gogoratu zuten.
"Egiten dugun gauza bakarra ez da gazte zerrenda batetik hautagaiak hartzea, guzti honekin batera, kontratu bat zer den eta zein motatakoa izan daitekeen, gizarte segurantzak nola funtzionatzen duen eta lan munduari buruzko hainbat eta hainbat kontzeptu azaldu eta ulertarazten dizkiegu", esan zuen Oscar Holgadok.
Hondar Kirolaken lan egingo duten hamabi gazteekin batera, beste lau ariko dira aurten hamargarren aldiz martxan egongo den Txirrinda, bizikleten alokairu zerbi-tzuan. Hau, asteartetik igandera egongo da martxan, 10.00etatik 14.00tara eta 16.00tatik 20.00tara.
leiharik gabe Oscar Holgado eta Maite Pelaezekin batera, Sport Mundiko Javier Intxausti eta Alberto Gual izan ziren atzoko agerraldian. Javier Intxaustiren hitzetan, Hondar Kirolak elkarte honek dituen helburuekin bat datorren ekimena da, "gazteen artean aisialdi osasuntsurako ereduak eta, zehazki, lehiakortasunik gabeko kirola ere bultzatzen dituelako".
Ohi bezala, Sport Mundiren eskutik, zenbait kirolari profesional etorriko dira uda honetan Hondarribiko hondartzara, Hondar Kirolaken parte hartzen dutenekin solasean aritzera. Eta gainera, beste urteetan egin izan den bezala, ekitaldi bereziak ere antolatuko dira.
"Abuztuaren 1ean, eskriman ari-tzeko aukera izango da eta uztailaren 9 eta 23an eta abuztuaren 6an, rugbyan aritzeko hastapen ikastaroa emango da, Irun Rugby taldeko monitoreen eskutik. Helburua hain ezaguna ez den eta era guztietako itxura fisikoko pertsonentzat lekua duen kirol batean aritzera anima-tzea da eta, bide batez, rugbyak dituen errespetu, joko garbi eta laguntasunaren balioak helaraztea", esan zuen Javier Intxaustik.
Maite Pelaezek, Ongizate eta Gazteria arloko buruak, dei egin zien hondarribiar gazteei, "beraien aisialdirako topagune bihurtu nahi duen Hondar Kirolak programa honetan parte hartu eta ondo pasatzera".
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |