|

urretxu. Bihar, 12.30ean, Urretxuko irudi berria aurkeztuko dute udaletxean. Gainera, sari banaketa ekitaldia izango da eta lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa irekiko dute.
Urretxuko irudi berria aukera-tzeko lehiaketa Mattin Osinalde legazpiarrak irabazi du. Bihar 1.500 euro jasoko ditu. Osinalderen lanean gainean U letra duen hurritz hosto bat eta urdin koloreko karratu bat ikus daitezke. Azken elementu honek Santa Barbara magalean dagoen herria irudikatzen du.
Herriko ikasleek ere euren lanak aurkeztu dituzte eta sarituak Irati Osés, Alazne Martínez, Ainara Santos, Udane Arbeo, Javier Rivas, Ibane Cerezo, Amaia Iturriotz eta Irune Muñoz izan dira. Bestalde, aipatu bezala, lehiaketara aurkeztutako lanak Juan de Lizarazu aretoan erakutsiko dira hilaren 12a bitartean. >a.z.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902