
Donostia. Frantziako Estatuan Konstituzioa aldatu eta euskara ondare gisa onartzearen inguruan azken asteotan sortutako eztabaidaren ildotik, Euskaltzaindiak deitoratu egin du bereziki Frantses Akademiak izan duen jarrera, "bortizki eta itsuki" euskararen aurka altxatu baita.
Frantziako Parlamentuan diputatuek ia aho batez onartu zuten euskara eta gainerako hizkuntz gutxituak ondare bezala onartzea haien Konstituzioan, baina, handik egun batzutara, Akademia izan zen horren aurka altxa zena, frantsesaren defentsan eta gainerako hizkuntzak mehatxu bezala ikusita. Zehazki, frantsesak legearen babesa behar zuela aldarrikatu zuen, eta Errepublika osoko hizkuntza bakarra dela nabarmendu zuen.
Akademiak esandakoa kontuan hartu eta, egun batzuk beranduago, Senatuko ordezkari politikoek ere erabaki bera hartu zuen eta, horrela, Parlamentuak lehenago adostutako proposamena kenarazi zuen.
"Deitoratzen dugu, frantses mintzairaren kasuan legearen babesaren beharraz horren kezkatua den Frantses Akademia, hain bortizki eta itsuski, Frantziako beste hizkuntza anitzez ahulagoen kasuan Frantziako Konstituzioan aipamen sinboliko den gutieneko baten egitearen aurka altxatzea", dio ostiraleko batzarrean Euskaltzaindiak adostu zuen testuak.
"zor zaio" Era berean, Frantziako Estatuari euskarari "legezko antolamenduan zor zaion ezagu-tza betea" emateko eskatu dio, "nazioarteko hitzarmen guztietan, bereziki Europakoetan, eskatua den bezala". Ildo horretan, "mendez mende aspaldiko denboretan mintzatua izan den herrialde guztietan legearen ezagutza eta geriza" zor zaiola euskarari azpimarratzen du euskal akademikoek adostutako testuak eta, bide horretan, instituzio eta administrazio guztiei lankidetza eskaintzen die Euskaltzaindiak euskarak "ezagutza ofiziala" izan dezan Fran-tziako Estatuko herrialde euskaldunetan.
"Euskara euskaldunen hizkun-tza da, ez baitezpada hizkuntza bakarra, aspaldi baita euskaldunek eleaniztasunaren beharraren eta haren onuren berri dakitela, bai ordea berezko hizkuntza. Min-tzaira horren bidez izendatzen dugu geure burua, haren bidez, halaber, geure herria", nabarmentzen du Euskaltzaindiaren deklarazioak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |