Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Segurako jaiak mozorro egunarekin hasiko dira ostiral honetan

Aurtengo programa , batez ere, herriko haur eta gazteei zuzenduta dago

Nobedade nagusia asteazken eguerdian herritarrentzat egingo duten pintxo hotzen lehenengo txapelketa da

Segurako Zonbiak koadrila pasa den urteko San Juan jaietako mozorro egunean.argazkia: a.i.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

segura. Datorren ostiral arratsaldean hasiko dira Seguran San Joan jaiak mozorro egunarekin. "Aurtengo programan herritarren partaidetza bultzatzen saiatu gara, baina, batez ere, gazte eta haurrei zuzenduta antolatu dira ekintza gehienak", azaldu du Segurako Udaleko kultura zinegotzi den Joxe Mari Izagirrek.

Musika, gastronomia eta kirol jarduerak izango dira protagonista, beraz, ostiralean hasi eta datorren asteko asteazkena bitartean.

Aurtengo nobedade gisa, pintxo hotzen txapelketa izango da San Joanetako asteazken eguerdian. Bertan parte hartu nahi dutenek ahal bezain azkar udaletxera jo beharko dute izena ematera. Taldeak pertsona bakarrekoak edo bikoak ahal izango dira eta saria, plaka bat eta bi pertsonentzat afari edo bazkaria izango da.

Bertan izango diren musika taldeen artean aurkitzen dira, besteak beste, Doneztebeko Jalisko Band, Alaiki taldea, Azpeitiko Orots taldea, Impresentables txaranga, Baigorriko Adartza eta Luhartz taldea. "Musika kontzertuak aukeratzerako orduan saiatu gara, plazan giroa eta animazioa jarriko dutenak aukeratzen", esan du Joxe Mari Izagirre, Segurako Kultura zinego-tziak.

Kirolaren inguruan, aldiz, lurraldeko bola eta toka lehiaketak, koadrilen futbito txapelketa, herri kirolak haur eta gazteentzat eta pilota partida profesionalak izango dira.

Jaiak, esan bezala, datorren ostiralean hasiko dira mozorro egunarekin. 20.00etan erraldoi eta buruhandiak izango dira herriko kaleetan zehar eta, ondoren, haurren mozorroen sari banaketa izango da plazan. Gazte eta helduen sariak banatzeko ekitaldiak, aldiz, 1.00etan izango dira.

Larunbatean, koadrilen eguna izango dute segurarrek. Goizean zehar, 10.00etan bola eta toka txapelketa izango da, ondoren, futbito txapelketako finalak jokatuko dira Baratze pilotaleku ondoan eta 12.00etan herri kirolak izango dira haurrentzat. Eguerdian, koadrilen arteko bazkaria izango da. Udalak, mahai eta aulkiak jarriko ditu, baina norberak bere janaria eraman beharko du.

Arratsaldean, 16.00etan, San Juan txirrindulari proba izango da eta 19.00etan haurren danborradari emango zaio paso, Haitz Lehor guraso elkarteak antolatuta.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEHumorista
BERTO ROMERO
"En tiempos de crisis, la gente apuesta por refugiarse en la risa y el teatro"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Musika, gastronomia eta kirol jarduerak izango dira protagonista datorren asteazkena bitartean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |