
Atxukarro, Telleria, Mendizabal eta Salas, atzo.argazkia: ainara garcia
Donostia. "Emozio gehiago izango da txapelketa oso irekia baita", azaldu Xabier Mendizabalek, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidenteak, Euskal Herriko XXXII. Dantza Txapelketaren aurkezpenean.
Urtero bezala, lehiaketa Seguran burutuko da igandean arratsaldeko 18.00etan. Bertan, hamaika bikotek hartuko dute parte, zortzi gipuzkoarrak -Azkoitia, Hernani, Pasaia, Zegama, Bergara, Ordizia, Olaberria, Errenteria eta Azpeitia- eta hiru bizkaitarrak izango dira -Sestao eta Leioa-. Aurten maila handiko bikoteek jokatuko dute finala, azpimarratu zuten antolatzaileek. "Azken hiru urteetan irabazi duten Azpitarte anai-arrebak ez dira aurkeztuko eta horrek aukera gehiago ematen die besteei", adierazi zuen Jose Antonio Atxukarrok, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko koordinatzaileak.
puntuazioa Bestalde, nobedadei dagokionez, artean puntuatzeko moduaren aldaketa azpimarratzekoa da. "Hemendik aurrera berdinketa gehiago sortu ahal izango da baina bidezkoagoa ere suertatuko da", esan zuen Atxukarrok.
Horretaz gain, beste herrialdetara zabaltzeko asmoa adierazi zuten antolatzaileek. "Badirudi Gipuzkoan bakarrik dantzatzen dela eta ez da horrela. Gustatuko litzaiguke beste lurraldeetatik dantzariak apunta-tzea eta horregatik hurrengo urterako animatzen ditugu", azaldu zuen Jose Antonio Atxukarrok.
María Isabel Telleriak, Segurako alkatearen hitzetan, "sari bereziena Udalarena izango da: Nestor Basterretxearen eskultura bat. Gainera, berrikuntzen artean eszenatoki berri bat eta klake ikuskizun bat daude".
Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuta, lehiaketa igandean ikusi ahal izango da ETB1en, 23.00etan. "Gaur egun horrelako programak oso gutxi irauten dute eta duela urte asko EiTBk txapelketaren alboan jarraitzen du", bukatu zuen Andoni Salasek, ETBko produktoreak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |