Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Marie Darrieussecqen 'Tom hil da' eleberria euskaratu du Karlos Zabalak

alberdania argitaletxeak baionako idazlearen lana itzuli berri du

Liburuaren azala.argazkia: n.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. "Tom hil da". Hau da euskaratu berri den Marie Darrieussecq (Baiona, 1969) idazlearen liburuaren hasiera eta izenburua. Istorio zirraragarria gordetzen du, atzo Donostian egindako aurkezpenean Karlos Zabala itzultzaileak eta Alberdaniako argitaletxeko Inazio Mujikak azpimarratu zutenez.

Hamar urte pasa eta gero, lau urte t'erdiko haurraren heriotza jasan duen ama batek bere bizitzako pasarte honen inguruan idaztera ausar-tzen den kontakizuna da. "Monologo luze bati aurre egiten dio", azaldu zuen Zabalak.

"Infernurako, dolurako bidaia bat da", esan zuen Mujikak. Istorioa edozeinen barruak astintzeko gai da, eta batez ere haurrak dituztenenak. Liburua frantsesez argitaratu zen iaz eta gazteleraz kaleratu berria da.

Fikziozko istorio honetan, amaren erru sentimendua agerian geratzen da eta bukaerarino ez da esaten nola gertatu zen umearen heriotza.

Irakurleek amaren gorabehera emozionalak, amets eroak edo bere buruari egiten dizkion hainbat galdera aurkituko dituzte.

Idazleak idazkera lehorra, esaldi soilak eta paragrafo laburrak erabiltzen ditu, itzultzaileak zehaztu zuenez. Aldi berean, eleberri sakona eta indar tragiko ikaragarria duen irakurketa gogor baten aurrean gaudela esan zuen.

Inazio Mujikak jakinarazi zuen Frantzian izenburu honen inguruan polemika sortu dela beste idazle batek, Camille Laurensek, "plagio psikologikoa" salatu zuelako Baionako idazlearen partetik. Laurens beste izenburu bat zeukan bere seme baten heriotzaren inguruan. Argitaletxe berdinean aritzen ziren eta arduradunek Darrieussecq alde egin zuten. >i.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |