Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ohitura zaharrak berreskuratzen saiatuko dira Sanjuandegiko festetan

Bihar hasi eta ekainaren 8ra arte Udaberri Jaiak ospatuko ditu Azpeitiko auzoak

Judo erakustaldia eta haurrei zuzendutako krosa izango dira aurten, besteak beste, ekitaldi berriak

Mutil bat Sanjuandegi auzoan jarritako zaldiko-maldikoan ostiral arratsaldean.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Bihar hasi eta ekainaren 8ra bitartean Udaberri Jaiak ospatuko ditu Azpeitiko Sanjuandegi auzoak eta berrikuntza ugarirekin iritsiko dira aurtengo festak. Izan ere, aspaldiko ohiturak berreskuratzen saiatu da Festa Batzordea eta, honela, galduta egon diren judo erakustaldia edota umeen krosak egingo dituzte berriro.

"Azken urteetan beti ekitaldi berdinak egiten zirela konturatu ginen eta gehienek ez zuten parte har-tzeko aukerarik ematen. Horregatik, garai bateko ekintza asko galduta zeudela eta beraietan herritarrek asko parte hartzen zutela jakin dugu eta aberasgarri izan daitekeelakoan, ekimen horiek antolatzea erabaki dugu", adierazi zuen Festa Batzordeko kide den Alex Silvak.

Era berean, festetako protagonista nagusiak azpeitiarrak izateak pisu handia izan duela egitaraua osatzeko orduan nabarmendu zuen Silvak: "Herriko jaiak herritarrentzat izatea da helburua eta irizpide bezala azpeitiarrak izatea erabili dugu ikuskizunak kontrata-tzeko orduan. Lehenbizi herritarrei deitu zaie emanaldia egiteko eta kasu guztietan bertakoak ez diren arren, jaso dugun erantzunarekin oso gustura gaude. Honela, lagun-tza bat eskaini nahi diegu", azaldu zuen Festa Batzordeko kideak.

Sanjuandegi auzoko Festa Ba-tzordea aro berri batean sartu da eta azken urteetan jaiek izan duten beherakada ikusita, auzoko elkarte desberdinak batu dira festak indartu nahian. Modu honetan, ba-tzorde berri hau, Bide-Ona tabernarien taldeak, Gu-Iturri, Vivero eta Loiola Bide-Zahar elkarte gastronomikoek, auzokide batzuk eta aurreko batzordeko kideek osatzen dute.

"Festa Batzorde indartsu eta finko bat izatea da helburua. Azken urteetan beheraka joan da eta zerbait egin behar zela ikusten genuen. Talde desberdinak batu dira eta festei indarra eman eta berpizten saiatuko gara hemendik aurrera. Ahalegin handiak egin ditugu eta esfortzu guzti honen fruituak ikustea espero dugu eta ea Udaberriko Jaiak ahalik eta ondoen joaten diren", gaineratu zuen Silvak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |