Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Mila haur baino gehiagok hartuko dute parte gaur Ikaskirol krosean

Lasterketa 10.00etan hasiko da eta Azkoitiko kale desberdinetatik igaroko dira partaideak

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Mila haur baino gehiagok hartuko dute parte gaur Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako Ikaskirol Elkarteak eta Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatu duten Ikaskirol Krosean. Hiru eta hamabost urte bitarteko gazteak bederatzi lasterketetan banatuko dira, sexu eta adinaren arabera.

Irteera hartuko duten lehenbizikoak eskolaurre mailako umeak izango dira eta hauek 10.00etan aterako dira plaza Berritik. Ondoren, beste maila guztiak hamar minutuko aldearekin joango dira lasterketan parte hartzen. Azken proba, berriz, zaharrena izango da, hamalau urtekoena, eta 12.00etan hasiko da.

Amaieran sariak banatu eta opari desberdinen zozketak egingo dituzte parte hartu duten guztien artean. Bestalde, korrika egiten duen haur bakoitzak domina bat jasoko du antolatzaileen eskutik. Neurri honekin, arduradunek parte hartzea sustatu nahi dute, lehiakortasuna alde batera utziz.

Azkoitiko krosak XXVI. edizioa beteko du gaur eta, urtez urte, gero eta gehiago lortzen ari da jendearen babesa. Gainera, Azkoitia eta Azpeitiko haurrez gain, Elgoibar edota Zarautz aldetik ere hurbiltzen dira umeak lasterka egitera.

Txirrindularitza Ormaetxea Txirrindulari elkarteak Klasika proba egingo du gaur. Guztira, 44 txirrindularik hartuko dute parte Balda Plazatik 8.00etan abiatuko den lasterketan. Bi ibilbide antolatu dituzte, motzak 83 kilometro ditu eta luzeak, 120. Amaitu ondoren, txirrindulariak Martitteko jatetxera joango dira bazkaltzera. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
Recibe máxima distinción de Durango por la defensa de la cultura vasca
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Amaieran sariak banatu eta oparien zozketak egingo dituzte parte hartu duten guztien artean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |