|

Xabier Etxabe, Arantza Iturria, Martin Etxeberria, Xabier Alberdi eta Xabier Etxeberria.argazkia: a.l.
zarautz. Gustav-eko Koadernoak kultur elkarteak aldizkari bat eman du argitara eta, izen bera erabiliz, Zarautzeko autore ezagunen azterlanak eta gogoetak jasotzen ditu, Andoni Egaña, J.M. Olaizola Txiliku, Anjel Lertxundi eta Ludger Mees,besteak beste. Aldizkaria hiruhilerokoa da eta Interneten argitaratuko da, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren laguntzarekin.
gogoetak Aurkezpenean Kultura zinegotzia den Arantza Iturriarekin batera, Martin eta Xabier Etxeberria idazleak, Xabier Etxabe irakaslea eta Xabier Alberdi historiagilea izan ziren, ekimen honen arduradunak. Eguneroko bizitzako presak alde batera utzita, hainbat gaiei buruz astiro eta lasaitasunez gogoeta egiteko foro bat eragitea izan da argitalpen honen helburua.
"Beharrezkoa da abailan igaro-tzen den bizitza honetan geldialdi bat egin, eta geure buruari ezarri diogun jomugarantz ote goazen edo hormaren aurka kolpeka ari ote garen aztertzea", azaldu zuen Martin Etxeberriak. Xabier Alberdik adierazi zuenez, Zarauzko hondartzan arribatu zen Gustav ontzi alemaniarraren oroimenez jarri diote izen hori proiektuari eta arte, letra eta zientziekin loturiko gai ezberdinen inguruko saiakerak jasoko ditu ale bakoitzean.
Aurrerantzean gogoetak www.gustav-koadernoak.com web orrian ikusteko aukera izango da. Lehenengo alean J.M. Olaizola Txiliku , Martin Etxeberria, Felix Zubia, Xabier Egaña eta Xabier Alberdiren artikuluak argitaratu dituzte eta bigarrenean, aldiz, Anjel Lertxundi, Aitziber Etxeberria, Pello Esnal, Xabier Egaña eta Txilikuk hartuko dute parte. Xabier Etxabek azaldu zuenez, kolabora-tzaile gehiago izango dituzte etorkizunean eta diseinu aldetik argia eta erraza izan dadin saiatu dira.
Arduradunen hitzetan, ez da aldizkari zientifiko bat, ezta literarioa edo politikoa ere, era askotariko gaiei buruz "gogoeta baratza" lasaia eginez, gizarteari hautabideak eskaini nahi dizkiona baizik. Artikuluek zortzi eta hamar orrialde bitarteko luzera izango dute, eta egileak berak hautatuko du erabili nahi duen hizkuntza, lanik gehienak euskaraz eginak baldin badaude ere.
Interneten argitaratzerakoan, irakurleek euren iritziak eman edo saiogileekin harremanetan jar-tzeko aukera izango dute. Gainera, artikuluak inprimatu edo aurreko aleak ikus daitezke.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |