Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ikasturte amaierako jaialdia antolatu du Azpeitiko Parekidetasun sailak

Gitarra eta antzerkiikasleek saioa eskainiko dute

Emanaldia ostiral honetan izango da Betharram ikastetxeko aretoan eta 19.00ean hasiko da

Gitarra taldea ikastaroko klase batetan.argazkia: N.G.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Emakumearen Mahaiak eta Parekidetasun sailak elkarlanean antolatutako ikastaroetan parte hartu duten herritarrek emanaldi berezia eskainiko dute ostiral honetan. Gitarra eta antzerki tailerretan parte hartu duten ikasleek ikasturtean zehar ikasitako guztia praktikan jarriko dute jendaurrean. Jaialdia 19.00etan hasiko da Azpeitiko Betharram ikastetxeko aretoan eta sarrera doan izango dela adierazi zuten antola-tzaileek.

Udalak bideratutako emanaldia Amaia Garmendiak zuzendutako gitarra ikastaroan parte hartu duten ikasleekin hasiko da: Mari Karmen Martinez, Sandra Arendaño, Rosa Mari Alberdi, Mailu Artetxe, Miren Garmendia eta Aizpea Goenaga, hain zuzen ere. 19.00etatik 19.30era bitartean kanta desberdinak eskainiko dituzte, besteak beste, Hau da kalamidadea , Para Elisa , Euskal pupurri , Naranjita eta Oh lagunak! kantak interpretatuko dituzte.

Jarraian, antzerki ikastaroko ikasleen txanda izango da. An-tzerki hastapeneko saioak Alaitz Olaizola idazle eta aktore azpeitiarrak gidatu ditu eta, guztira, hamabi ikasle izan ditu ikastaroan parte hartzen: Arroxa Borda, Aizpea Ibarbia, Ane Arenas, Idoia Altuna, Mari Karmen Borda, Garazi Urbina, Pili Lizarburu, Rosa Egaña, Ane Mendinueta, Amaia Garmendia, Lurdes Mendizabal eta Miren Alcedo.

"Esango nuke ikasturtea oso ondo joan dela eta balantze bat egitekotan postibotzat joko nuke urtea. Guztira, hamabi ikasle izan ditut eta berri batzuk izan dira, aurrez inoiz antzerkian ibili ez direnak. Ostiraleko jaialdirako prest daude denak, antzezlana taularatzeko gogo handiz", adierazi zuen an-tzerki tailerreko irakaslea izan den Alaitz Olaizolak.

Ikasle guztiek Habemus zirkus antzezlana prestatu dute ostiraleko jaialdirako. Ikuskizuna 19.30ean hasiko da eta ordubeteko iraupena izango duela iragarri dute arduradunek. "Urtero neuk idazten dut antzezlana, ikasle bakoitzak egin nahi duen ekarpenean edota egitea nahiko lukeen paperean oinarrituta. Aurtengo lana, tituluak esaten duen bezala, zirko munduan gertatzen da, emakumez osaturiko zirko batetan. Krisi baten aurrean aurkitzen dira eta beren frustrazio eta ametsekin, irtenbide bat aurkitu beharko diote egoerari", agertu zuen Olaizolak.

Ohiturari jarraituz Jaialdia egindakoan, emakume guztiak Kiruri jatetxera abiatuko dira denak batera afaltzeko. Txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko eta horretarako Parekidetasun sailera jo beharko da. Txartelen salneurria 20 eurokoa da eta ikasle, langabetu eta erretiratuek, berriz, 12 euroren truke eskuratu ahal izango dituzte. Bihar izango da txartelak erosteko azken aukera.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Jarraian Kiruri jatetxean egingo den afarira joateko txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |