|

Beasaingo Murumendi eskola publikoko ikasleak margotzen.argazkia: a.i.
beasain. Gaur arratsaldean Beasaingo Txindoki Alkartasuna Institutuan herriko Eskola Mapa publiko berriari buruzko bilera izango da 18.00etan, aldiz, Lizeo Eskolako gurasoek kontzentraziora deitu dute ordu berean, institutu aurrean, proiektuarekiko desadostasuna adierazteko.
Bertan, herriko bost ikastetxe publiko bakoitzeko bi irakasle, bi guraso, eta zuzendariez gain, Hezkuntza Saileko EAEko ikastetxeen zuzendaria, Patxi Olabarria; Eskola Maparen zuzendari-koordinatzailea, Jose Luis Marañon; Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako Lurralde arduraduna, Arantxa Laca; Beasaingo alkatea, Patxi Plazaola; eta Udaleko Hezkuntza arduraduna, Arantxa Aseginolaza, izango dira.
Orain arte izan den Eskola Mapa duela hamabi urte jarri zuen martxan Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak eta orain hau eguneratzea erabaki du.
Eskola Mapa berriaren inguruan kaleratu den lehen zirriborroan 12-18 urte bitarteko ikasleen eskola publikoak bateratzea derrigortzen da. Eta adostasuna posible den herrietan 2-12 urte bitarteko zerbitzuak ere bat egitea proposatzen da, eskaintza lehiakorrago eta sinplifikatuagoa sortzeko, Hezkun-tza Departamentuak ikastetxe integralak bultzatu nahi baititu.
12-18 urte bitarteko bateratzea Beasainen aplikatuz gero, Loinazpe Institutua, Txindoki Alkartasuna Institutua eta Lizeo Alkartasuna Herri Eskolako Bigarren Hezkuntza osoa bateratu egin beharko lirateke 2012. urterako.
Egoera honen aurrean iritzi kontrajarriak izan dira. "40 urtetan diseinatu dugun kalitatezko hezkuntza proiektu bat dugu. Bestetik, duela 12 urte Lizeo Eskola publiko egin zenean Administrazioari jarri genion baldintzetako bat gure nortasuna, hezkuntza proiektua eta kokapena manten-tzea eta garatzea izan zen, eta hau arriskuan ikusten dugu elkartze honekin. Gainera, Hezkuntza Sailak azken urtetan hitzartutakoaren aurka jokatu du eta, esaterako, bi urteko haurren ikasgelak eta jangelak egokitzeko obrak gure patrikatik ordaindu behar izan ditugu", adierazi du Patxi Saezek, Lizeo Alkartasuna Herri Eskolako Guraso Elkarteko idazkariak.
Txindoki Alkartasuna Institutuan, Loinazpe Institutuan eta Murumendi eskola publikoan, aldiz, proiektuaren alde azaldu dira. "Denok ikastetxe modura oso gustura egon arren, bateratze honetatik zer irabazi badugula uste dut, garaia delako guztion artean zerbitzu publikoa indarrean jartzeko. Denok badugu zer hobetu eta guzti honek, proiektu akademiko lehiakorrago bat ekar dezake herrirako, orain arte izan ditugun esperien-tzietan oinarritua izango baita", azaldu du Loinazpeko Institutuko Zuzendariak, Adei Barandiaranek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |