Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Tibet ezagutzeko jardunaldiak antolatu dituzte Hernanin

Bertako artisautza eta jakiak ezagutzeko aukera izango da larunbatean

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Hernani. Hernaniko kooperazio taldeak, Udaleko Lankidetza arloarekin elkarlanean, Tibeti buruzko jardunaldiak antolatu ditu datozen bi asteetarako.

Jardunaldiak gaur bertan hasiko dira, 19.30ean, Biteri kultur etxean Tibeteko errealitateak izenburupean Agurtzane Berasarte, Karmele Osa eta Thupten Palbar (Atisha, Tibeteko kultur elkarteko kidea) hizlariek eskainiko duten hitzaldiarekin.

Horrez gain, argazki eta mandala erakusketa izango da ikusgai gaurtik ostegunera bitartean 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara, Biterin. Tibeteko monjeek mandala bat egingo dute eta nola egiten duten ikusi ahal izango dute bertaratzen diren herritarrek.

Bestalde, Tibeteko artisautza eta jakiak ezagutzeko aukera izango da larunbatean goiz eta arratsaldez plaza Berrian.

Jardunaldiak amaitzeko, ekainaren 4ean Mikel Aramendi analista politikoak Tibeteko egoera soziopolitikoa aztertuko du. Hitzaldia 19.30ean hasiko da Biteri kultur etxean. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |