Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Larramendi Bazkunak beste irteera bat antolatu du ekainaren 7rako Gesaltza-Amaña haranera

Izen-emate epea datorren astelehenean itxiko da eta 10 eta 80 urte arteko euskaldunei dago zuzendua

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Andoain. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatzen duen Euskal Herrian Barrena egitasmoaren barnean, beste txango bat egingo dute ekainaren 7an Arabatik Gaztelara bidean lemapean. Izen-emate epea zabalik dago jada eta ekainaren 2an itxiko dute. Hortaz, interesa dutenek data horren aurretik apuntatu beharko dute.

Araba apur bat gehiago ezagu-tzeko xedearekin Manuel Larramendi Kultur Bazkunako arduradunek ekainaren 7ko irteera honetarako antolatu duten egitarauari dagokionez, 9.00etan partaideak jasoko dituzte Villabonako kiroldegi aurrean (partaideen jatorriaren arabera abiapuntua aldatu badaiteke ere).

Gesaltza-Amaña 11.00ak aldera Gesaltza-Añanako haranaren bisita gidatua egingo dute eta 13.00ak inguruan Villanañeko Varonatarren Dorretxea bisitatuko dute. Ondoren, nahi dutenek beren kaxa bazkaldu edo Larramendi Kultur Bazkunak proposatutako jatetxean otordua egiteko aukera izango dute. Zentzu horretan, lehenengo aukera egiten dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte bidaia eta programatutako bisitak egiteagatik eta bigarren aukerakoek, 40 euro.

Bazkalostean, eta jardunaldiari amaiera emateko, 16.30ean Valdegobia, Pinedo edo Corro bezalako herrietan dauden ermita beranterromatar batzuk bisitatuko dituzte, 18.30 inguruan itzulera bidea hartu eta Villabonara 20.30 inguruan iristeko.

Txango monografiko hauetan 10 eta 80 urte bitarteko euskaldunek har dezakete parte. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero 943 696450 telefono zenbakira deitu behar da (Iosu) edo txangoak@topagunea.com helbide elektronikora idatzi.

Bestalde, Larramendi Bazkunak eskuorriak argitaratu ditu aurten antolatu asmo duen eskaintza guztiaren berri emaneko. Eskuorriak, Manuel Larramendi Kultur Bazkunean bertan jaso ahal izateaz gain, bailarako kultur etxeetan eta ohiko informazio guneetan ere eskuragarri daude. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |