Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko 62 egitasmo lagunduko ditu diruz Jaurlaritzak

kultura sailak eta euskararen erakunde publikoak 1,3 milioi euro bideratuko dituzte

Aurreko urtean sortu zuten EEPk eta Eusko Jaurlaritzak laguntzak bideratzeko fondo komuna

EEPko eta Kultura Saileko arduradunak, atzo, Baionan egin zuten agerraldian.argazkia: utzitakoa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko asmoa duten 62 proiektu lagunduko dituzte diruz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Guztira, 1.340.000 euro banatuko dituzte hainbat arlotan euskara indar-tzeko lan egiten duten talde eta egitasmoak bultzatzeko. Besteak beste, haurtzaroa, irakaskuntza, hedabideak, aisialdia, argitalpenak, euskararen presentzia bizi-tza sozialean, helduen euskalduntzea eta ikerketa dira diru laguntzek onartzen dituzten kategoriak.

Diru hori Frantziako Estatuko instituzioen ordezkariak biltzen dituen Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioa da. Bi erakundeetako ordezkariek atzo Baionan argitu zuten bezala, 880.000 euro EEPk jarri ditu eta gainerako 460.000 euroak Kultura Sailaren aportazioa izan dira.

Hizkuntza gaietan instituzio publikoen arteko mugaz gaindiko lankidetza lau urtez eraman ondotik, Eusko Jaurlaritzak eta EEPk iaz lankidetza estuago bat egingo zutela finkatu zuten eta, horren harira, laguntza fondo bat sortuko zutela Ipar Euskal Herriko eragileen proiektuak sustengatzeko. Horren ondorio dira atzo Baionan aurkeztutako diru laguntzak, edozein eragile pribatuk eska ditzakeenak. Aurtengo deialdira 78 egitasmo aurkeztu zituzten guztira, 62 eskatzaileren eskutik, eta horietako 62k erantzun baikorra jaso dute.

"Elkarlanerako bidean sendo ari gara; izan ere, gaurko belaunaldiok egiten dugunaren mendean egongo da hein batean euskararen etorkizuna", adierazi zuen atzoko aurkezpenean Miren Azkarate Kultura sailburuak. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEHumorista
BERTO ROMERO
"En tiempos de crisis, la gente apuesta por refugiarse en la risa y el teatro"
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en San Sebastian | Hoteles en Bilbao |