Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Azpeitiko Emakume Taldea "nekeagatik" desegitea erabaki dute

orain artekoaren balantze positiboa egin dute

Lanaren jarraipena Bilgune Feministak eta Udaleko Parekidetasun sailak egingo dute

Azpeitiko Emakume Taldeko kideak sokamuturrari eskainitako eskulturan.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Hamabost urteko ibilbidean zehar bildutako material guztiaren erakusketarekin amaitu zuen aurreko astean bere jarduera Azpeitiko Emakume Taldeak. Erabakia hartzerako orduan arrazoi desberdinak egon diren arren, nekea izan dela nagusiena onartu dute taldekideek. "Gero eta jende gutxiago biltzen ginen eta nekea handia zen dagoeneko, sortu zenetik pertsona berdinak ibili gara lanean bertan eta jarraitzeagatik segitzea baino, nahiago izan dugu eten edota uztea", azaldu zuen Azpeitiko Emakume Taldeko kide izan den Naiara Karrerak.

Hasieratik emakumearen eskubideen alde lan egin dutela eta urte hauetan egindako guztiaren balan-tzea positiboa dela nabarmendu zuen Karrerak: "Zerbait egin dugulakoan gaude. Jendearen kon-tzientziak aztoratu ditugu eta eginikoak zerbaiterako balio izan du. Antolatu izan ditugun ekitaldietan herritarren partaidetza altua izan ez den arren, kalean izan gara diskriminazio egoerak salatzeko eta hori hor gelditzen da betirako", adierazi zuen.

Jarritako helburu guztiak bete gabe dauden arren, emakumearen eskubideen alde lan eta borroka egingo dutenik ez da faltako herrian eta Azpeitiko Emakume Taldeak utzitako lana Bilgune Feministak eta Udaleko Parekidetasun sailak hartuko dute beren gain: "Oraindik egiteko asko dago, orokorrean arlo guztietan, gainera, emakumearen eskubideak bermatu gabe jarraitzen dutelako eta horren adibide asko ditugu gaur egun. Herri mailan, berriz, Parekidetasun arlo berria sortu du Udalak eta oso pozik gaude, hori bultzatzen ibili baikara azken urteetan eta lortu dugu. Lan ona egingo dutelakoan gaude", agertu zuen Karrerak.

Berdintasunaren lehia Azpeitiko Udalak, emakume eta gizonezko guztien aukera berdintasuna lortu nahian, Parekidetasuna izeneko batzorde berria eratu zuen lehenbizikoz iaz. Batzorde berri honen helburu nagusia Udaleko arlo guztietan (kirolak, kultura, hirigintza, ogasuna...) genero ikuspegia zeharkako modu batetan txertatzea da eta horretarako hamaika ekitaldi antolatu ditu.

Modu honetan, emakumearen eta gizonezkoaren aukera berdintasuna lortzeko helburuarekin, Leire Ibarguren (EAE-ANV) zinegotziak gidatzen duen arloak, besteak beste, ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak antolatu ditu eta Emakumearen Mahaia ere osatu du herriko emakume desberdinen partaide-tzarekin.

Horrez gain, Azpeitiko parekidetasunerako plan integral bat diseinatzeari ekin dio, horretarako herriko diagnosia egingo da adin eta errealitate desberdinetako emakumeen beharrak ezagutu eta eta,horren arabera, plan integral bat osatzeko asmoz.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Taldea orain dela 15 urte inguru sortu zen emakumearen eskubideen urraketen aurka lan egiteko
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |