|

ordizia. Urtero bezala, Ordiziako Udalak diru laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Hik Hasiren udako ikastaroetan parte hartzen duten herriko ikasleei.
Laguntza hauek jasotzeko Ordizian erroldatua egon beharko da eta ziurtagiri bidez asistentzia bermatua izan dela erakutsi beharko da. Izan ere %85eko partaidetza ziurtatu behar da Udako Euskal Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikastaroen kasuan, eta 100% Hik Hasiko kurtsoetan.
Baldintza hauek betez gero, ikasleek matrikularen kostuaren %50 itzuliko dio Udalak irailetik aurrera.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da. Eskaera orriarekin batera, nortasun agiriaren kopia, asistentzia ziurtagiria, matrikula ordaindu izanaren agiria eta ikasle edo langabetu txartelaren kopia aurkeztu beharko dira Udalean.
Ikastaro hauetarako Ordiziako Udalak diru kantitate bat dauka zehaztua. Beraz, kopuru hori agortu bitartean soilik eman ahal izango ditu laguntzak ikastaro hauetarako. Eskaerak diru kopurua baino handiagoa balira, laguntza proportzionalki banatuko da ikasle guztien artean.
Udako Euskal Unibertsitatean matrikula egiteko epea ekainaren 20an amaituko dela. Hauek, Eibarren, Baionan eta Iruñean gauzatuko dira. Denera, 35 ikastaro antolatu dituzte. Horietatik hamabi Eibarren, hamabi Baionan eta hamaika Iruñean izango dira ekainaren 30etik uztailaren 25era bitartean. Ikastaro hauen inguruko informazio zabala www.ueu.org helbidean aurkitu ahal izango dute interesatuek.
EHUko kurtsoetarako, aldiz, maiatzaren 31ean amaituko da izen-ematea. Hauek ekainetik irailera bitartean izango dira Donostiako Miramar Jauregian. Datu gehiago nahi duenak www.sc.ehu.es/cursosverano webgunean izango du eskuragarri.
Eta amaitzeko, uztailaren 1, 2 eta 3an izango dira Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak Donostiako Ibaetako campusean. Matrikula egiteko epea hil honen 30ean amaituko da. Guztira, 36 ikastaro eskainiko dituzte bertan. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.hikhasi.com/topaketak helbide elektronikoan izango da. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |