|

Irudian Miren Pagola saltzaile hernaniarra.argazkia: a.a.
ordizia. Eguraldi onak ohi baino erosle eta saltzaile gehiago gerturatu zituen Ordiziako plazara. Merkatuan perretxikoei dagokienez, nobedadea atzo ziza horia izan zen. Denera 15 kilo eraman zituzten eta 20 eurotan saldu zen bakoitza.
"Ordizian ondoen saltzen direnak ziza eta onddoak dira, gaur ziza horia ekarri dugu eta ez da hain ongi saldu", azaldu zuen Mikel Lasak Hernaniko saltzaileak.
Bestetik, atzokoan 90 kilo ziza izan ziren Goierrikoak, eta beste 430 kilo kanpotik ekarritakoak. Lehenengo kasuan 30-35 eurotan saldu zen kiloa eta bigarrenean, aldiz, 18-28 eurotan.
Onddoak ere izan ziren Ordiziako plazan. Denera 100 kilo inguru izan ziren eta 22 eurotan saldu zen. Produktu berrienen artean izan zen baita tomate berria. Hau 3-4 eurotan saldu zen kiloa.
lau arkume buru Lau arkume buru jarri zituzten salgai eta 3 eurotan saldu zen kiloa. Antxumea ere izan zen atzo, denera bederatzi buru, 3 eurotan kiloa.
Bertako barazkiei erreparatuz, ilarra 7-9 eurotan kiloa erosi ahal izan zuten bertaratu zirenek. Baba, ostera, 1,50-3 eurotara pasa zen atzokoan eta azenario berria 1,60 eurotan saldu zen sorta.
Kanpoko produktuetan berriena Murtziatik ekarritako arana izan zen. Hau 3 eurotan erosi ahal izan zen kiloa. Baba, 2 eurotan izatetik 2,60 eurotara pasa zen eta limoia 2,25 eurotatik 2,95 eurotan saldu zen atzokoan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |