Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Arku dantzak izango dira bihar hasiko den Eibarko XLIII. Euskal Jaiaren protagonistak

Egitaraua Ken Zazpi taldearen kontzertu batekin irekiko da

Herri bazkaria, kantu afaria, animazioa, herri kirolak eta jolasak izango dira ekainaren 1era arte luzatuko den jaian

Hainbat dantzarik parte hartzen dute aurreko Euskal Jai batean, Untzagan.Argazkia: Mikel

Jabi Leon enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Eibar. Eibartarrek euren Euskal Jaiaren XLIII. edizioa ospatuko dute bihartik ekainaren 1era arte.

Urtero bezala, mota askotariko ekitaldiak izango dira Eibarko Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, baina Arku dantzak izango dira aurtengo protagonista nagusienak. Izan ere, Tolouse, Santa Cruz de Tenerife, A Coruña, Burgos, Iruñea, Añorga, Oñati eta Eibarko taldeak arituko dira arkuekin dantzan Euskal Jaian.

Edonola, egitaraua bihar jarriko da abian Ken Zazpi taldeak 22.00etan Coliseo antzokian eskainiko duen kontzertuarekin.

Larunbatean, berriz, Eibarko Euskalgintzak bultzatutako euskararen aldeko gizakatea izango da 12.00etan, Urkizutik Untzagara. Horren ondoren, ekitaldia egingo dute Untzagan.

Bestalde, Andoni Egaña bertsolariak Antxon Narbaizak idatzitako 1908ko Euskal Lore-JokoakEibarren liburua aurkeztuko du hilaren 27an, 19.30ean, Portalean.

Azken txanpa Maiatzaren 30ean haurrentzako jolasak egongo dira Untzagan (18.00etatik aurrera) baina, hala ere, Euskal Jaiaren ekitaldi gehienak hurrengo bi egunetan egingo dituzte.

Hilaren 30eko programa Toribio Etxeberria kalean ipiniko duten artisau eta baserritarren azokaren irekierarekin jarriko dute abian.

Eguerdian, herri kirolak eta bertsolariak izango dira eta 13.00etan eskolen arteko herri kirolen lehiaketa. Arratsaldean, berriz, kale animazioa (19.30ean), kantu afaria (22.00etan) eta Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin erromeria (23.00etan) izango dira karpan.

Amaitzeko, ekainaren 1ean Euskal Jaiko kalejira (12.00etan), Arku dantzen nazioarteko jaialdia (12.30ean Untzagan), herri bazkaria, Patxi eta konpainia taldearekin erromeria (17.00etan) eta Larrain dantza (19.00etan) izango dira.

Hilaren 31ko kantu afarirako eta ekainaren 1eko bazkarirako txartelak salgai daude jada, Arrate kultur elkartearen eta Eibarko Klub Deportiboaren lokaletan.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |