Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ziritik

Agur, maiteok! Agur!

por Xabier Euzkitze enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

G
AUR zortzi ehortzi zuten Oñatin Margarita Naparrena, gure amona Elbira Naparkua zenaren lehengusina. Margarita izan da, hain segur, Oñatiko bizilagunik ezagunena, Idoiaga alkatearen, herriko seme Galdos diputatuaren eta beste edozeinen gainetik. Ezagunena izateaz gain, herriko pertsonarik maitatuenen zerrendan ere punta-puntan lebilke gaixoa. Bandera errepublikarra jarri zuten zerraldoaren gainean. Izan ere, Margarita gazte-gaztetatik markatu zuten herriko frankistek. Ilea motz-motz utzi zioten, denen aurrean barregarri ager zedin. Gorriak izaki! Zer zuen, ordea, Margarita Naparrenak hain ezaguna eta maitea izateko? Ezer ez eta dena. Nagusiki, amairik eta bereizketarik gabeko irri zintzoa, egiazkoa, goxotasuna, hurbiltasuna. Ez zuen senitarteko askorik, baina lehengo ostegunean jende askok egin zuen negar Oñatin. Herriko alaba kuttun bat hil da. Zarautzen lau egun geroago eman zioten lur Imanol Muruari. Hura ere herriko agintari, sukaldari eta surfistak baino ezagunagoa. Gizon ondradua, jatorra, zabala, tratu errazekoa, sofistikaziorik gabea. Batez ere hurbilekoa, autoritario izateak ematen ez duen autoritatearen jabe zena, ezer ez ginenoi ere beretzat garrantzitsuak ginela pentsarazten ziguna. Jendearen eran-tzuna ez da protokolozkoa izan, barrutik irtena baizik. Handixe irtena baitzirudien haren irriak herriko edozein txokotan topo egin eta bostekoa ematen zigun bakoitzean. Bertsozalea zen Imanol. Behin, Ahaldun Nagusi zela, arrantzaleei eskainitako omenaldi batean elkartu ginen Donostiako kaian, Karmengo Amaren egunez. Ni bertsotan, hura agintari gisa. Txibitan amorratua zen Imanol. Bazkalosteko giro lasaian, honela bukatu nuen berari eskainitako bertso bat: …baina Imanol arrantzan ez zait egokitu egundaino, uste dut jaten hobea dela ezer harrapatzen baino. Beste inori baino gehiago gustatu zitzaion berari. Haren algarak!

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |