
Iker Galarza, Xabier Agirre eta Joseba Usabiaga.argazkia: ruben plaza
donostia. Duela urtebete estreinatu zuten antzerki lana, Pasaian hain zuzen, eta 80 funtzio baino gehiago eskaini dituzte orduz gero Euskal Herriko herri gehienetan. Oraingo honetan, Joseba Usabiaga eta Iker Galarza aktoreek Donostiara ekarriko dute beren azken lana: Bota patsa . Lugaritzeko Imanol Larzabal kultur aretoan izango da emanaldia, ostiralean 20.30etan eta larunbat eta igandean, berriz, 20.00etan.
Garlazak eta Usabiagak idatzitako istorioa gimnasio batean koka-tzen da. Bertan negozio gizon bat eta artista izan nahi duen mutil gaztea elkartzen dira; "oso bestelako bi mundu baina eszenatoki berberean. Abiapuntu horretatik umorez betetako ordubete eskaintzen diogu publikoari", adierazi zuen Iker Galarza aktoreak atzoko aurkezpenean.
Azpeitiako Antzerki Topaketetan saritua izan den lan honek oso harrera ona izan duela diote protagonistek: "400 ikus-entzule dituzten aretoetan aritu gara. Baita ere herri oso txikitan, 125 biztanle dituzten herrietan, eta mundu guztia etorri da aulkiak etxetik ekarrita. Hori da guretzat antzerkia", azpimarratu zuen Galarzak.
"gure neurrian moldatua" "Gure neurrian moldatu genuen testua eta ondo pasatzeaz gain reflexio txikiak ere aurkitzeko aukera izango du ikusleak. Jende askori absurdua irudituko zaio baina barre egingo dute. Saltsa polita da ikusteko", erantsi zuen Usabiagak.
Bestalde, Xabier Agirre Txalo Produkzioko zuzendariaren hitzetan, "Joseba eta Ikerrekin gertatzen zaiguna gauza berezia da: testu egoki bat bilatu nahi genien, bikotearentzako aproposa. Aurreko lanean oso emaitza ona izan zuen talde honek eta errepikatu izan nahi genuen".
Bikoteak elkarrekin egiten duen bigarren lana bada ere, garbi utzi zuten beste lankideekin lana gustura egingo zutela. "Asko ezagutzen dugu elkar baina bakoitzak bere bizioak ditu eta aldatzea gustatuko litzaiguke", esan zuen Usabiagak
Sarrerak Donostiako Victoria Eugenia, Antzoki Zaharreko leihatiletan, Telekutxan, Servikutxan, www.kutxa.net eta funtzio egunean Lugaritz kultur etxeko lehiatilan ere egongo dira salgai hamar eurotan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |