Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Urteurrenera ospatzeko ekitaldi ugari antolatu ditu Zarauzko 'Arraio' irratiak

kontzertuak, mahai-inguruak eta irratsaioakeskainiko dituzte irrati libreko kideek

Zarauzko 'Arraio' irratiko kideak, gaztetxeko gelan.argazkia:hitza

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Zarauzko Arraio irratiak bi urte bete ditu eta arduradunek gaurtik aurrera antolatutako ekitaldi ugarirekin ospatzeko asmoa dute. Urteurren Eguna gaur izango da eta 19.00etatik aurrera irratsaio berezia eskainiko dute FMko 99.3 frekuentzian edo arraio.net web orrian.

Arraiok , gaur egun irratsaio ugari eskaintzeaz gain, teknologia askeei esker, Euskal Herriko beste irrati libre batzuk Internet bidez sintonizatu eta Zarautzen FM frekuentzian entzuteko aukera eskaintzen du. Datozen egunetan ere irratsaio ugari izango dira. Hala ere, bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzte eta etzi Xabi Strubellek Unegune ikuskizuna eskainiko du 20.00etan gaztetxean.

Hilaren 26tik aurrera, Castillo Suarezen erakusketa izango da ikusgai gaztetxean eta mahai-inguruak ere eskainiko dituzte. Honela, datorren astelehenean sorkuntza eta teknologia berriak izango dituzte mintzagai; asteartean, musikaren eraldaketa; asteazkenean, federatu eta eskolarteko kirola eta ostegunean, inkomunikazioa. Hitzordu guztiak 20.00etan gaztetxean izango dira. Maiatzaren 30ean SKT Sekuentzia, Laia eta Panta taldeen kontzertuekin amaituko dira urteurreneko ospakizunak. >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |