Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

'Haurren uda ikastaroa' ekimenean izena emateko epea ireki dute Legazpin

Parte hartu edo begirale izan nahi dutenek hilaren 31 baino lehen eman behar dute izena

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

legazpi. Aurreko urteetan bezala, Legazpiko Udaleko Euskara ba-tzordeak Haurren uda ikastaroa antolatu du uztailerako. Izena emateko epea atzo ireki zuten. Haurrek matrikula orria bete eta ikastetxean entregatu behar dute. Begirale moduan lan egin nahi duten gazteek, berriz, eskari orria bete eta agiriekin batera udaletxeko harrera bulegora eraman behar dute. Epea hilaren 30ean itxiko dute.

Egitasmo honen helburua opor garaian haurren artean euskararen erabilera bultzatzea da. 2 eta 9 urte bitarteko legazpiarrek parte hartu dezakete, Lehen Hezkuntzako 3. maila bitartekoek, alegia. Ikastaroa uztailaren 1ean hasiko da eta uztailaren 24an bukatuko da. Haurrak 9.30ean elkartuko dira eta 12.30ean itzuliko dira etxera.

Familia bakoitzeko lehen haurrak 30 euro ordainduko du, bigarrenak 15 eta hirugarrenak eta hortik aurrerakoek batere ez. Ikastaroa hasi aurretik gurasoekin bilerak egingo dituzte.

Aipatu bezala, begirale lana egin nahi dutenek ere hilaren 31 baino lehen eman behar dute izena. Hiru baldintza bete behar dituzte: 18 urte beteta izatea, Legazpikoak izatea eta bertan bizitzea eta euskaraz ongi jakitea eta hitz egitea.

Horretaz gain, aisialdiko zuzendari eta begirale tituluak, begirale titulua eskuratzeko alde teorikoa, EGA titulua, erdi mailako ikasketak, lanarekin zerikusia dutenak eta esperientzia izatea baloratuko da.

Interesdunek aipatutako guztien frogagiriak eta NANaren fotokopia aurkeztu behar dituzte. Lan kontratua egingo zaie. Bestalde, ikastaroa egin beharko dute: ekainaren 14an, 8.30etik 13.30era. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Begiraleek ikastaroa egin beharko dute derrigorrez: ekainaren 14an 8.30etik 13.30era
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |