|

Iazko argazki positibo onenaren saria jaso zuen irudia.argazkia: Lierni Urbistondo
Azpeitia. Azpeitia eta Azkoitiko udalek elkarrekin garatzen duten Tokiko Agenda 21en baitan, Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketa antolatu dute. Zazpigarren edizioa beteko duen sariketa honetan, uraren inguruko argazkiak aurkeztu beharko dira. "Uraren garrantzia azpimarratu nahi da aurtengo lehiaketaren bidez, bere izaera eta itxura guztietan -solido, likido eta gasa-, eta gaur eguneko geure paisaiaren egituraketan duen eragina", azaldu zuten antolatzaileek.
Lehiaketa argazkizale guztientzat irekita dago eta urarekin zerikusia duen guztia, bai alde positiboa eta bai negatiboa, erakusten duten argazkiak aurkeztu beharko dituzte partaideek. Beti ere, esparrua Azkoitia eta Azpeitiko udalerrietako eremu geografikora mugatuko da, "beraz, ez dira onartuko jatorria identifikatzen ez duten landare, animalia edota bestelako gauzen argazkiak", azaldu zuten.
Lan guztiak jpeg formatuan aurkeztu beharko dira, digitalean 330 mm x 220 mm eta 300 dpi-ko erresoluzioan eta egile bakoitzak gehienez 10 argazki aurkez ditzake CD batean grabatuta. Argazkiak Azpeitia edo Azkoitiko udaletxeetara postaz bidali behar dira Tokiko Agenda 21 Gure inguruari begirada bat kartazalean idatzita dutela, urriak 25a baino lehen.
Egile bakoitzak aurkezturiko argazkietako bakoitzak kode bat izango du, argazkilariak aukeratutako lemak eta argazkiaren zenbakiak osatuta egongo dena. Hauekin batera, eta gutunazal itxi batean, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, eta argazkiak non atera diren ida-tziko dute.
Modalitate bakoitzean partaide batek sari bakarra jaso ahal izango du. Modu honetan, 135 euroko hamar sari banatuko dira eta 225 euroko bi sari berezi izango dira, bata modalitate positiboari dagokiona eta bestea, aldiz, negatiboa edo salaketa argazkiari dagokiona.
Epaimahaiko kideak argazki lehiaketako antolatzaileek izendatuko dituzte eta beren erabakiaren berri urriaren 30ean jakin ahal izango dute partaideek. Hala ere, sari banaketa azaroaren bukaerara arte ez dute egingo, aurten Azkoitiko San Andres jaietan egingo dute, iaz Azpeitian egin baitzen. Lehiaketako argazki sarituekin 2009. urteko egutegi bat egingo dute eta Azpeitia eta Azkoitiko Tokiko Agenda 21 egitasmoak saritutako lanak beretzat hartuko ditu.
Iazko lehiaketako irabazleak Lierni Urbistondo eta Jexux Artola azpeitiarrak izan ziren. Urbistondok maila positiboko lehen saria eskuratu zuen eta Artolak, berriz, negatibokoa. Biek, 225 euroko sariak jaso zituzten.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |