Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

martxan da lazkao txiki bertsopaper lehiaketa

Lanak uztailaren 1a baino lehen bidali beharko dira Argi Berri elkartera

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ordizia. Argi Berri elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, Lazkao Txiki XVII. Bertsopaper lehiaketa jarri dute martxan aurten ere.

Hiru mailatan banatzen da txapelketa hau. Alde batetik 13 urte bitartekoak izango dira hauek, gehienez lau eta gutxienez bi bertso idatzi beharko dituzte. Ondoren, 14-18 urte artekoak daude eta azken maila batean helduek ere hartu ahal izango dute parte. Bi hauek gutxienez zortzi eta gehienez hamabi bertso aurkeztu beharko dituzte.

Lanak uztailaren 1a baino lehen bidali beharko dira Ordiziako Argi Beri elkartera, Gipuzkoa kaleko 15. zenbakira hain zuzen ere. Idatzitakoak izenordainekin sinatuko dira eta beste gutunazal batean egilearen xehetasunak jarriko dira.

Sari banaketa irailaren 14an izango da Ordiziako Euskal Jaien barnean.

Helduen mailan lehenengo sarituak 500 euro jasoko ditu, 14-18 urte bitartekoetan lehengo sailkatuak 300 euro irabaziko ditu eta gazteenen artean garaile suertatzen denak 200 euro jasoko ditu. >a.a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |