|

lazkao. Datorren ostirala bitartean Lazkaoko San Benito Ikastolan, Rwanda taldearen laguntzarekin eta Udalari esker, elkartasun astea izango dute bertako ikasle eta herritarrek.
Aste guztian zehar lazkaotar gazteenek elkartasuna eta hirugarren munduko arazoen berri izango dute hainbat ekintzei esker. Helburu nagusia, gai hauen inguruan herritarra baina batez ere ikasleak sentsibilizatzea izango da, besteak beste.
Ekintzak atzo hasi ziren, 10.00etan, elkartasunari buruzko ipuin eta musika saio batekin. Eta 11.30ean Fernando Rojoren hitzaldia izan zuten ikastolako DBHko ikasle guztiek.
Gaur, ostera, herrian zehar kartelak ipiniko dituzte eta bihar egingo duten Giza Katean erabili ahal izateko dortsalak margotu eta apainduko dituzte.
Bihar, aldiz, DBH 1eko gazteek Giza Katea egingo dute 10.30etik aurrera herrian zehar eta eguerdian elkartasun jolasak izango dituzte LHko ikasleek DBH 4.ekoek gidatuta.
Ostegunean, Emausek antolatutako ipuin kontaketa saioa izango da LHko ikasleentzat 10.30etik 11.30era eta, ondoren, kooperazio jolasak izango dituzte DBH 1eko gaztetxoek.
Eguerdian, 14.30 inguruan, elkartasun jolasak izango dira berriro ere LH ikasten ari diren lazkaotarrentzat DBH 4.eko ikasleek gidatuta.
Eta amaitzeko, bidezko merkataritzako produktuen erakusketa izango da herriko San Benito eraikinean.
Ostiralean, eta astea amaitzeko, elkartasun jaialdia izango da San Prudentzioko eraikinaren aurrean, 18.00etatik aurrera. Rwandako Gihara herriko ikasleekin bat egingo dute lazkaotarrek, zazpigarren urtez antolatzen den honekin eta bertan ikasitakoa praktikara eramateko aukera izango dute. Bertara guraso eta herritar guztiak izango dira gonbidatuak.
Aurtengo ekintzen bidez jasotzen den diruarekin Rwandako Gihara herriko eskolan hiru ikasgela berri egiteko aukera izango dute. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |