|

Donostia. Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten Altzako 37 saltokiak gida batean bildu ditu Ziurtagiriaren elkarteak. Liburuxka Euskarak Batzenek auzoko Bizarrain elkarteen laguntzarekin argitaratu du eta bertan agiria lortu duten Donostiako beste 119 enpresak ere agertzen dira. Bizarrain elkarteko Saioa Labakak Altzak ziurtagiriaren inguruan lanean eman dituen urteak gogoratu ditu. "2001. urtean hasi ginen eta jarduera erabat euskaraz egiteko ahaleginetan ari dira bertako saltokiak", esan du. Labakaren ustetan, ziurtagiria bezero gehiago erakartzeko balio izan zaie batzuei, "izan ere hiritarrei gertuko egiten zaie eta konfidantza ematen die". Gida honekin, erreminta erabilgarri bat sortu nahi izan dute. Guztira 6.500 ale kaleratu dituzte. Ziurtagiria eskuratu duten saltokietan hamarna ale banatuko dituzte. Lortu nahi duen saltokia Ziurtagiriaren elkartearekin jarri beharko da harremanetan eta hura lortzeko helburu batzuk bete. >a.j.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |