|

Deba. Goaz antzerki taldeak antolatzen duen Debako XXII. Antzerki Astea datorren ostiralean jarriko dute abian, beti ere, "euskaraz ekoiztutako antzerkia, eta bereziki euskal antzerki amateurra zabaltzeko helburuarekin". Hori dela eta, bederatzi antzezlan ikusteko aukera izango da Debako hainbat lekutan ekainaren 1era arte.
Ondarroako Traman & Brix taldeak Gixonak antzezlanarekin irekiko du ostiralean aurtengo edizioaren egitaraua. Emanaldi hori 22.30ean hasiko da Alamedako kioskoaren ondoan egokituko duten karpan.
Egun eta ordu berean, Deustuko Gilkitxaro antzerki taldeak Honolulu, lekubat izeneko lana aurkeztuko du Itziarko Andutz biltokian.
Egun bat beranduago, Andersen-en Ahatetxo itsusia antzezlana ikusteko parada izango da karpan, 18.00etan, eta Dar-Dar produkzioak taldearen eskutik. Era berean, Debako Goaz taldeko lagunek Kanika zuri-beltzak antzezlana eskainiko dute leku berean, 22.30ean.
Hilaren 28an Pirritx eta Porrotx pailazoek Eskerrikasko lana aurkeztuko dute karpan (17.00etan), eta hurrengo egunean Amezketako Eskolak Gaixo lana antzeztuko du Goaz aretoan. Azken talde horrek bi saio eskainiko ditu Debako ikasleentzat, 10.15ean eta 11.30ean.
Bestalde, Debako gaztelekuak herriko gazteekin prestatutako Sahara: basamortu idorretik itsasontzirantz antzezlana aurkeztuko du hilaren 31n karpan, 22.30etik aurrera, hain zuzen ere.
Azkenik, Ttinbili-Ttanbala taldeak 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako Hitzen lapurra lana aurkeztuko du ekainaren 1ean, 18.00etan. >J.L.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |