|

Lasarte-Oria. Maiatzaren 30ean amaituko da Ttakun kultur elkarteak eta Lasarte-Oriako Euskara Batzordeak antolatzen duten Udako Txokoak egitasmoan begirale moduan aritzeko izen-emate epea.
Gogoratu beharra dago Udako Txokoak uztailean eta abuztuan egingo direla 10.00etatik 13.00etara. Begirale izateko eskatzen dituzten baldintza bakarrak 18 urte beteta izatea eta euskara maila txukuna izatea dira. Horrez gain, begirale titulua, esperientzia eta heziketaren alorreko iksketak edukitzea puntuatuko dituzte, ezinbestekoak ez diren arren. Gainera, elkarrizketa pertsonala ere kontutan hartuko dute.
Begiraleen hautaketa puntuazio bidez egingo da eta 40 begirale aukeratuko dituzte udako bi hilabeteetarako.
Izen-ematea Ttakunek Geltoki Kaleako 4. zenbakian duen egoi-tzan egin behar da 9.00etatik 13.30era eta 15.00etatik 19.30era. Egitasmoari buruzko zehaztasun gehiago eskuratu nahi duenak 943 371448 telefono zenbakira deitu dezake eta bertan emango dizkiote beharrezko argibide guztiak. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |