|

San Juan plaza gazte eta helduez betea Gazte Festako mus txapelketan.Argazkia: utzitakoa
Urnieta. Osteguna bitartean kuadrillen arteko areto futbol txapelketa jokatuko bada ere, Poxta Zahar elkartearen ekimenez eta Urnietako Udalaren babesarekin antolatu diren Gazte Jaietako ekitaldi nagusiak asteburuan egingo dituzte.
Aurten, gainera, Txanbolin txistulari banda, Bosko Anitz txaranga, Egape Ikastola, Adarra judo elkartea, Habitantes de Insmouth eta Sansonarri herri kiroletako elkartearen laguntza izan du gazte kolektiboak egitarau zabala osatzeko.
Asteburua iristearekin Urnietako gazteek beste udalerri batzuetara joateko duten zaletasuna irauli asmoz eta egunerokotasunean ia harremanik ez duten adin bereko gazte kuadrillen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedearekin antolatzen dira Urnietan Gazte Jaiak. Modu horretan, giro desberdinetako gazteei gutxienez urtean behin elkartzeko aukera eskaintzen zaie. Datorren asteburuan, behintzat, Urnietako gazteak bertan geratzea da antolatzaileen helburua eta, horretarako, etenik gabeko jaia antolatu dute hainbat jarduerekin eta egun osoko plana egiteko aukera eskaini nahi izan dute Poxta Zaharreko kideek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |