Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Ekainean irekiko dituzte bisitarientzat Arditurriko meatzeak

meazuloetan barrena 800 metroko ibilaldia zabalduko dute

Oiartzunen erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte irekiera aurretik

Komunikabideentzako antolatutako bisita bat, orain urtebete.argazkia: k.c.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

DONOSTIA. Datorren hilaren lehen egunean zabalduko dituzte modu ofizialean Arditurriko meatzeak, Oiartzungo Udalak atzo jakitera eman zuenez. Behin inaugurazio ekitaldia eginda, erromatarrek orain dela 2.000 urte zulatutako galerietan barrena 800 metroko ibilaldia egin ahal izango dute bisitariek. Herriko etxeak erakusketa berezi bat eta bi hitzaldi antolatu ditu testuinguru horretan.

Egokitze lanek hainbat hilabetetako atzerapena pilatu duten arren, erromatarrek lehen aldiz irekitako meazuloak ikusgai izango dira ekainaren hasieratik aurrera. 1984ra arte mineralak atera zituzten toki hartan ugariak dira azken XX mendeetan gizakiak utzitako aztarnak eta urak sortutako egitura geologiko bitxiak. Minaren atarirainoko bidean egin diren obrei esker, autobusak eta autoak bertaratzeko aukera izango dute.

erakusketa Bestalde, Oiartzungo Udalak jakinarazi zuenez, hainbat ekimen prestatu dira irekiera ofiziala girotzen joateko. Alde batetik, atzo hasi eta ekainaren 2ra arte Nabarralde elkartearekin batera antolatako erakusketa egongo da ikusgai udaletxeko areto nagusian. Nafarroa,Euskal Estatua izenburupean, euskal historia laburbiltzen saiatuko dira antolatzaileak.

Bestetik, bi hitzaldi ere antolatu dituzte datorren asterako, eta hauek ere udaletxeko areto nagusian. Hilaren 26an Mikel Solaurenen gogoetak izango dira entzungai, Arditurriko meazuloen inguruko ikuspegi historikoa ezagutu nahi duenarentzat. Egun bat beranduago, hilaren 27an, Mertxe Arteagak minaren iragana aztertuko du ikuspuntu arkeologiko batetik. >j.i.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BBK Live
The Police será el plato fuerte de hoy en el festival que se celebra en Bilbao
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Erromatarrak orain dela 2.000 urte inguru hasi ziren Arditurriko harkaitzetatik mea ateratzen
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |