Diario de Noticias de Gipuzkoa

Buruztanka

Tarteka zoriontsu naiz

por estitxu fernandez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

h
ondarreko hau nire buruarentzat aste aberatsa izan da arras. Arrain memoria honekin pasa diren zazpi egunak zehatz mehatz oroitzeko buruko lan izugarria egin beharko nuke eta gogo pixarrik ez dudanez, sofan etzanda egin dudana baino izan ditudan sentsazioak berbizituko ditut, eta horiexek paperetu, sentipenak baino ez. Aste honetan inoiz baino sakonago lortu dut neure buruarekin bat egitea. A ze esaldia, zer erran nahi duen jakinen bagenu! Gure buruarekin bat egitea, nirekin konektatzea, benetako izaerarekin bakeak egitea, oreka lortzea, garena onartzea eta maitatzea, gure buruarekin gustura egotea... nahi duzuen bezala deitu. Kontua da denok gabiltzala horren gibeletik. Bizitza ez al da bada zorionaren bilaketa? Eta zer da bada zoriona gure buruarekin bat egitea baino? Honen harira eta hain zuzen aste honetan Chantal Maiduit mendizalearen esaldi bat sartu dut nire esaldi kuttunenen zerrendan: "Bertze edozein bezalakoa naiz, zorionaren atzetik nabil". Edurne Pasabanek goitu berri duen hamargarren zortzimilakoan, Dhaulagirin alegia, elur-jausi batek irentsi zuen 34 urteko mendizale frantziarra orain hamar urte. Berak argi zuen zorionaren bila nora abiatu, non egiten zuen berexiki (ez bakarrik) bat bere buruarekin, azken irrifarra ebatsi zion paradisuan, mendian: "zorionaren bila ari naiz etengabe, eta mendia zoriona da niretzat".

Ni bide horretan, pausu ttikiak ematearekin konformatzen naiz oraingoz. Zortzimilakorik ez, baina Arantzako itzulia egin nuen igandean eta asebete ninduen. Ez horrenbertze mendi ibilaldiek hartu duten itxurak, hango paraje erogarriak baizik. Jende soberaxko nire gusturako eta indarrak biltzeko postuetan presioa eta presa, kakahueteak ahoan alde egiten zuten denek. Izan zen martxa lasterka egin zuenik ere. Baina Arantzako mendi bazterrek edertzen dute dena. Ortziralean berriz, Kontxan bainatu nintzen, tapa-tapa egindako turisten begiradapean kulerotan eta arratseko bederatzi t'erdietan. Ni ere zorionaren bila ari naiz etengabe.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |