Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Hernanin bihar hasiko den Txalaparta Festan

hernaniko txalaparta eta musika eskolak duela 22 urte hasi ziren jardunaldiak prestatzen

Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa, Oreka TX taldearen kideak.argazkia: n.g.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Harkaitz Martinezek eta Igor Otxoak osatzen duten Oreka TX taldearen emanaldiak eta Nomadak TX filmaren aurkezpenak hasiera emango diote 19.30ean Biteri kultur etxean Hernaniko XXII. Txalaparta Festari.

Ostiralean, berriz, Sestaoko TX Eskolako taldeak Hiru ipuin, liburu bakarra emanaldia eskainiko du eta 00.00etan Txalaparta Party izeneko musika festa izango da Atxur tabernan, Bertan, txalaparta eta disko musika uztartzen dituen ikuskizun bitxia entzungai egongo da.

Txalaparta Festaren egunik handiena larunbata izango da. Aurtengo festaren hirugarren jardunaldia 18.00etan hasiko da kalez kale ibiliko den txalaparta erromeriarekin. Bertaratzen diren guztientzat irekia izango den saioan, txalapartariek elkarrekin jotzeko aukera izango dute. ondoren, 21.00etan afari herrikoia egingo dute eta aurtengo ekitaldiari amaiera emateko, nola ez, txalapartaren doinuek jarraipena izango dute.

historia Hernaniko Txalaparta Eskola 1985-1986ko ikasturtean sortu zuten, herriko musika eskolak bultzatuta. Berehala, klasetako ikasketa egitaraua osatu zuen eta bestelako jardunetan murgildu zen.

Horiek horrela, 1986-1987 eskolaren bigarren ikasturtean, eskolako irakasle eta ikasleek Txalaparta Festaren lehen edizioa antolatu zuten apirilean Hernaniko Udalaren babasarekin.

Ordutik hona, urtez urte eta hu-tsunerik gabe, Txalaparta Festetan parte hartu dutenek edizioz edizio txalaparta inguruko arlo eta mota ezberdinez osatutako ekarpen aberatsa egin dute.

Aurreko hogeita bat urteetan izan den bezala, bihar, ostiralean eta larunbatean, Hernanin 22. Txalaparta Festa egingo dute da, beti bezala Hernani Musika Eskola Publikoak eta bertako Ttakun Ttan Ttakun txalaparta taldeak antolaturik. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
egitaraua
Bihar. 19.30etan Biteri Kultur Etxean Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa Nomadak TX filmaren aurkezpena.
Ostiralean. 19.30etan Biteri Kultur Etxean 'Sestaoko TX Eskola' taldearen emanaldi berezia: Hiru ipuin, liburu bakarra . 00.00tan Atxur tabernan txalaparta disko emanaldia.
Larunbatean. 18.00tatik aurrera Txalaparta Festa eta Txalaparta Erromeria Ezkiaga pasalekuan (Tilos). 21.00etan herri afaria eta ondoren Txalaparta Jaialdi Nagusia.
LA FRASE
Oreka TX taldeak bihar 19.30etan aurkeztuko du herriko Biteri Kultur Etxean 'Nomadak TX' filma
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |