Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Aralarrek udal gobernuak etxebizitza babestuak egiteko duen "gaitasun eza" salatu du

getariako sahatsaga goiko etxeakeraikitzeko prozesua azkartzeko premia nabarmendu du

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

GETARIA. Getariako Aralarrek Sahatsaga goiko etxebizitza babestuak egiteko prozesua azkartu beharra nabarmendu zuen prentsa ohar baten bidez. Halaber, urteetan etxebizitza eskuragarrien zain dagoen jende kopurua gero eta gehiago hazten ari dela ohartarazi zuen alderdiak.

"Joan den legealdi osoa Arau Subsidiario berriak egiten pasa eta gero, erabat onartezina deritzogu, legealdi honetako urte osoa pasa eta gero, oraindik ere etxebizitza babestuak egiteko beharrezko lehen urratsak ez eman izana" kritikatu zuen Getariako Aralar alderdi politikoak udal gobernuaren (EAJ) lana.

Aralarrek udal gobernuak "gaia askoz hobeto eta azkarrago kudea-tzeko erakutsi duen gaitasun eza" salatu zuen. "Urteetan ez da luxuzko etxebizitza besterik egin. Azkeneko babestutako etxeak egin zirenean egin zirenak baino gehiago betetzeko eskaria zegoela agerian geratu zen. Guztira, 98 pertsona aurkeztu ziren 12 etxebizitzen zozketarako. Baina hala ere, bigarren legealdia aurrera doa, eta ez da oraindik makina bakar bat ikusi eremu horretan", gaineratu zuen.

Aralarren iritziz, "urte gehiegitan luzatzen ari den egoera hau" jende gaztearentzat etxebizitza eskuragarririk ez egotea eragiten ari da, eta etorkizunera begira ere, epe laburrean irtenbiderik ez ikusteak, hainbat gazte beste herri batzuetara joatea eragin du. "Etxebizitza babestuen aldeko Aterpe bezalako elkarte bat sortzeak (100 pertsonatik gora eman zuten izena) ere etxebizitzen premiak jende askorengan sortzen duen ezinegona adierazten du", azaldu zuen.

Bukatzeko, Aralarrek Arau Ordezkatzaileetan adierazten diren 71 babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen hastea beharrezkotzat jo zuen eta argi utzi nahi izan zuen gutxiago eraikitzea ez duela onartuko "inondik inora". >a.l.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Urteetan luxuzko etxebizitzak soilik egin direla azaldu du eta gazteak kanpora joatea ekarri duela horrek
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |