|

Gainzurin ikastetxearen sorreraz geroztik dauden sei irakasle, haur talde batekin.argazkia: a.z.
urretxu. Gainzuri ikastetxeak 25 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira. Datorren astean argazki erakusketa irekiko da, eskolaren ereserkia aurkeztuko da, ikasle ohiekin solasaldiak izango dira, Gainzuri Eguna ospatuko da eta haurrentzat jolasak eta afaria izango dira.
Argazki erakusketa astelehenean irekiko da, 19.00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Hilaren 25a bitartean ikastetxeko haurrek eskola bera gai-tzat hartuta egindako 52 erretratu ikusi ahal izango dira. Aretoa astelehenetik larunbatera 17.30etik 20.30era eta igande eta jai egunetan 12.00etatik 14.00etara eta 17.30etik 20.30era irekitzen da.
Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxearen abestia, berriz, astelehenean aurkeztuko da. Letra Maialen Akizu bertsolari gaztearena da eta musika Xabier Barriolarena. Labeaga aretoan 15.00etan hasiko den bertso jaialdian abestuko da lehenengoz.
Astearte eta asteazkenean ikasle ohiekin solasaldiak izango dira. Gainzurin emandako urteak nola oroitzen dituzten eta gaur egin zer egiten duten kontatuko dute. Solaskideen artean lehen promozioko bi lagun izango dira: Eli Armenteros eta Leire Aiastui. Aritz Lasa pilotariak, Nekane Lasa txirrindulariak, Sara Zufiaurre musikariak eta Gorka Zufiaurre aktoreak ere parte hartuko dute, besteak beste.
Ostegunean, berriz, Gainzuri Eguna ospatuko da Santa Barbaran. Ikasleek tailerretan parte hartuko dute eta guztiek elkarrekin bazkalduko dute. Ostiralean jolasak izango dira eta gauean urte hauetan guztietan ikastetxetik pasa diren ikasle, irakasle eta gurasoek elkarrekin afalduko dute Ederrena pilotalekuan. Txartelak Gainzurin bertan eskura daitezke. Horretaz guztiaz gain, ikus-entzunezko bat prestatzen ari dira. Jon Cadierno ikasleak eskolaren historia idatzi du eta irudiak Ramon Sanchezek jarriko ditu.
Ez da batere lan erraza 25 urte bete dituen ikastetxearen ibilbidea labur-labur kontatzea. Are gehiago, lehen pausoak hiru urte lehenago eman zirela kontuan hartzen bada. Gainzuri Ekin ekimenaren eskutik jaio zen. Egitasmo herritar honen helburua euskal eskola publikoa lortzea zen eta Urretxuko Udalaren babesa izan zuen. Garai hartan eskola publikoan euskara ikasgai bat gehiago besterik ez zen eta Ekinek ikasgai guztiak euskaraz eskaintzen zituen ikastetxea ireki zuen Urretxuko Belaustegi plazan erdian zegoen eraikinean.
1980an hasi ziren eta lehen bi irakasleak Maite Ugalde legazpiarra eta Inma Albisua zumarragarra izan ziren. Bigarren ikasturtean Maite Intsausti eta Maite Pardo elkartu zitzaizkien. 1983an Ekin eta orduko Urretxuko beste ikastetxe publikoa, Juan XXIII izenekoa, elkartu egin ziren. Hala, Gainzuri sortu zen. "Juan XXIII ikastetxekoentzat aldaketa handia izan zen eta bertako irakasleek eskolak euskaraz emateko prestatu behar izan ziren", oroitzen du Maite Ugaldek.
Ordutik 25 urte pasa dira. "Duela 11 urte Zelai Arizti eta Gainzuri ikastetxeak elkartu ziren. Egun D eredua bakarrik eskaintzen dugu eta gizartearen zati batengana euskal kultura helarazi dugu", amaitu du Gainzuri ikastetxeko irakasle legazpiarrak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |