|

Azpeitia. Azpeitia, Zumaia eta Zestoako musika eskolek elkartrukea egingo dute asteburu honetan. Azpeitiko Udalak antolatutako Asteburu Musikalak egitasmoaren baitan kokatutako kontzertua 19.00etan hasiko da gaur Izarraitz pilotalekuan.
Bertan, trikitixa eta dantza herrikoiaz gain, saxofoia, perkusioa, txistua, akordeoia eta orkestraren emanaldiak eskainiko dituzte. Honela, ekitaldia trikitixa eta dantza taldeekin hasiko da eta, guztira, hiru abesti herrikoi interpretatuko dituzte. Jarraian, saxofoiak eta perkusio taldeek bina kanta joko dituzte eta, ondoren, txistua, akordeoia eta dantza taldeek Agurra eta Bagare herrikoiak eskainiko dituzte.
Hiru musika eskolen arteko elkartruketaren ondorioz sortutako emanaldiarekin amaitzeko, orkestrek Santana eta Piratas del Caribe abestiak interpretatuko dituzte.
Hiru herrietan Txori Txiki, Ertxiña eta Juan de Antxieta musika eskoletako ikasleak maiatzaren 23an bilduko dira berriro. Atzo Zumaian eskaini zuten ekitaldia eta, Zestoako kasuan, herriko Laranjadi plazan emango dute kon-tzertua. Azken emanaldi hau 19.00etan hasiko da eta aurreko emanaldietan jotako abestiez gain, berriak ere interpretatuko dituzte. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |