|

tolosa. Tolosako Samaniego ikastetxeak eta Tolosako haur liburutegiak bigarren eskuko liburu, CD, VHS eta DVD bilketa antolatu nahi dute Kolonbiako MandoLiburuzaina izeneko proiektua aurrera eraman ahal izateko.
San Joanetako azokan, hau da, ekainak 21ean, postu bat jarriko dute bildutako materialak salgai jarriz. Lortutako dirua Kolonbiako komunitate batean liburutegi zerbitzu berezia jartzeko izango da. Zerbitzua aurrera eramateko hainbat baliabide finantzatu beharko dira: mando bat, alforjak, kultur-hezitzailearen soldata, liburuak eta ikas-materiala (nekazari guneetan ibiliko denLiburutegi mugikorra edotaMandoLiburuzaina izenekoa). Merkatu txikitik lortutako irabaziak horretarako izango dira.
Beraz, astelehenean hasi eta ekainaren 20a bitarte, liburu, CD eta VHS-en bilketari ekingo diote. Batetik, Tolosako haur liburutegira eraman edo bidali daitezke, 17.00etatik 20.00etara: Andre Maria plaza 5, 20400 Tolosa. 943 697461 telefono zenbakira deitu daiteke ere.
Bestetik, Samaniego ikastetxera ere bidali daiteke materiala, 9.00etatik 14.30era: Santa Lutzia auzoa 14 (eraikin zaharreko liburutegia, zuzendaritza ondoan) 20400 Tolosa. Silvia Mateo irakaslearekin harremanetan jar daiteke 943 651063 telefono zenbakira deituta.
Aurrekariak Samaniego ikastetxeko familia baten bidez, Fundación Vital izeneko GKEa zentroko ingurumen batzordearekin harremanetan jarri zen. GKE hau 50 familia arrisku handiko leku batean kokatzeko lan egiten ari zen Guabas errekaren inguruetan. Proiektuaren helburua, 50 etxebizitza jasangarri eraikitzea zen. "Han kultura ezberdinetako komunitateak izanda ere, loturak genituela garbi ikusi genuela anaiera-tze prozesu bati hasiera eman genion", azaldu dute Samaniegotik.
Ondorioz, Samaniego Ikastetxea Kolonbiako Guillermo León Valencia eskolarekin senidetu zen. Konpromiso hori, Mando liburuzaina lortzeko ahaleginetan zehaztu zen, herriz herri haurrei liburuak banatuz joan dadin.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |