Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Oiartzunek datozen urteetan 1.200 etxebizitza eraikitzea proposatu du

Plenoak Ugaldetxo, Elizalde eta Arraguako arauak jendaurrean jartzea erabaki du

Lehengo legealdian aurreikusitako baino %37 pisu gutxiago altxatuko dira eta babes ofizialekoak ere %22 jaitsiko dira

Elizalde auzoan 250 pisu altxatzea aurreikusi dute.argazkia: a.m.

Aitziber muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

oiartzun. Ugaldetxon, Arraguan eta Elizalden datozen zortzi edo hamar urteetan 1.200 etxebizita eraikitzea proposatu du Oiartzungo udal gobernuak eta plangintza berri hau jendaurrean irailaren 14ra arte jartzea erabaki zen ostegun arratsaldean egin zen Osoko Bilkuran. Puntu honetan, EAE-ANVko 7 zinegotziek baiezko botoa eman zuten eta OiartzunBai (5) eta EB (1) abstenitu egin ziren.

Gai honen eztabaidan, Pavel Viñas Planeamenduko zinegotziak orain arteko urratsak gogoratu zituen: "Otsailaren 18ko ezohiko Udalbatzarrean behin-betiko onarpen partziala eman zitzaien Oiar-tzungo Hirigintzako Ordezko Arauei. Erabaki horrekin batera zenbait eremu suspentsoan geratu ziren (Ugaldetxo, Arragua, Elizaldeko zenbait alor eta Lanbarren eta Zerradi industriaguneak)".

Azpimarratu zuenez, Arauak partzialki onartzearen arrazoia aurreko legealdian landutako dokumentuaren azterketan Hirigintzako Aholku Kontseiluak topatu zituen gabeziak izan ziren: etxe kopuru izugarriak eta despropor-tzionatuak, lurzoruaren klasifikazio okerrak, herri perspektiba falta, herritarren partehartze eskasa eta auzoen arteko oreka falta, besteak beste. Ondorioz, beraien aburuz akats larrienak zituzten eremuak suspentsoan utzi eta berrikuspen prozedura partzial baten bidez zuzentzen saiatu ziren.

Ostegun arratsaldean aurkeztu zen aurrerapide dokumentuan auzo horietan 1.197 etxebizitza eraikitzea jasotzen da. Lehengo plangintzan 1.800 proposatzen ziren, hau da, proposamen berriak %37 pisu gutxiago aurreikusten ditu. Horietako 250 Ugaldetxon joango dira (lehen 650) eta beste 250 Elizalden, Haurtzaro eta hilerriaren artean, (aurreko dokumentuan ez ziren etxerik proposatzen). Gainon-tzekoak Arraguan joango dira.

Gehien jaitsiko diren etxeak prezio librekoak izango dira, %68 gutxiago, eta tasatuak, %47. Baina, Babes Ofizialekoak ere beherantz egingo dute, %22.

Bestalde, ekipamendu berriei buruz mintzatu zen Viñas. Elizalden Haur Hezkuntzako, 0-3 bitarteko umeentzako edifizio bakar eta integral bat eraikiko da, baita liburutegi berri bat, kafe antzokia, anbulatorio berri bat, ludoteka, hiri-parke bat eta kultur etxea ere.

Azkenik, hiritarren partaidetzak izango duen pisua nabarmendu zuen zinegotziak. Hirigintzako Aholku Kontseiluak (HAK) maia-tza eta ekaina bitartean, lauzpabost bilera izango ditu dokumentua egin duten teknikariekin. Auzo guztietan auzo-batzarrak antolatuko dituzte dokumentua aurkezteko. Udaleko teknikari bat jarriko dute astebetez auzo bakoitzean eta liburu txuri bat ere utziko dute.

EBko Tomax Aristizabel Babes Ofizialeko etxebizitza gutxi egingo direla arranguratu zen. OBko Martin Beramendik, aldiz, plangintzaren irizpideak eta helburuak ez direla azaldu, Elizalden emango den eraikuntzarekin ez datorrela bat eta bere legealdian partehar-tzea egon zela argudiatu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |