Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

literatura eta argazki sariak banatuko dituzte igeldon

Eskolak ateak irekiko dizkie auzotarrei gaur goizean udaberriko jaien baitan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Igeldoko udaberriko jaien baitan literatura eta argazki lehiaketetako sariak banatuko dituzte gaur. Sari banaketa 21.45ean izango da eskolako areto nagusian. Literatura lehiaketan jende gutxik hartu du parte aurten. "Hiru lan aurkeztu dituzte. Argazki arloan, ordea, iaz baino jende gehiagok eman du izena", aipatu du Iker Dorronsoro, antolatzaileetako batek. Ekitaldiak goizeko 11.30ean hasiko dira. Igeldoko eskolak auzotarrei eskolako ateak irekiko dizkie, bertan egiten den lana ezagutu dezaten. Zentroko areto nagusian, ikasleek emanaldia eskainiko dute 12.00etan. 12.30ean ikasle eta gurasoen arteko futbito eta saskibaloi partidak jokatuko dira. Arratsaldeko 17.00etan haurrei zuzendutako bideo emanaldia izango da, Itsas Aurre kultur etxean. Sari banaketaren ondoren, Larru haizetara an-tzezlana emango dute. Ez dok hiru Bikoteatro konpainiak sexu terapia kolektibo batetara gonbidatuko ditu igeldotarrak. Mikel Martinez eta Patxo Telleria dira aktore nagusiak. Sarrera doakoa izango da.

Gauerdian, Etxek kontzertua eskainiko du gazte lokalean. Musikarte elkarteak antolatu ditu udaberriko jaiak. "Auzoko baserritarrek zenbait ekitaldi prestatu izan dituzte San Isidro ospatzeko. Guk duela zenbait urte ekitaldi horiek osatzeko programa prestatu genuen eta Igeldoko hainbat elkartek har-tzen dute parte orain". Ostegunean harri proba saioa egin zuten. Lehiaren atsedenaldian Sustrai Colinak eta Amets Arzallusek bertsoak bota zituzten. Atzo Txan magoaren ikuskizuna antolatu zuten eta gauean Eutsi! euskarazko filma bota zuten kultur etxean. "Antola-tzen ditugun ekitaldietan jendearen partaidetza ona da". >a.j.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Udaberriko jaiak bukatzeko Etxek kontzertua eskainiko du gauerdian Igeldoko gazte lokalean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |