Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Ia 10.000 ikaslek hasiko dituzte gaur HABEko euskara agiriak lortzeko probak

konbalidazio dekretuarekin, balio ofiziala dute azterketa hauek

Ia 1.600 gipuzkoar saiatuko dira gaur goizean 1 eta 2. mailak gainditzen

Osakidetzako azken lan eskaintza publikoko euskara azterketa.argazkia: j. garcia

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Donostia. Euskaltegietan ari diren ia 10.000 ikasle aurkeztuko dira gaur eta datozen asteburutan HABEko (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) 1, 2, 3 eta 4. mailako azterketetara, iaz baino 2.000 gehiago, alegia.

Aurten, lehenego aldiz, HABEko euskara titulu horiek, administrazioan eskatzen dituzten perfilekin homologatu ahal izango dituzte ikasleek. Hau da, lehenengo maila lortzen dutenek lehenengo perfilaren baliokidea izango dute eta, beraz, titulu horrekin oposaketetara aurkeztu ahal izango dute, beste azterketa bat egin beharrik gabe perfil hori eskura-tzeko.

Joseba Erkizia HABEko zuzendariaren arabera, konbalidazio dekretuaren eragina "oso positiboa izan da", izan ere euskaltegietan ari diren herritarren artean "jende gehiago animatu da HABEren azterketak egitera, balio ofizial osoa dutenez gero".

Apirilaren 18tik dago indarrean baliokidetzak arautzen dituen dekretua eta orain artean lor zitezkeen euskara agiriak (HABEk ez ezik, Administrazio Orokorrak, Osakidetzak, Ertzaintzak, IVAPek eta Hezkuntza Sailak ematen dituztenak) haien artean eta Europako Kontseiluaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen ditu.

azterketak Probak goizeko 9.00etan hasiko dira gaur (1. mailakoak), euskaltegietako ikasgeletan kasu batzuetan eta, Donostiako kasuan, Ibaetako EHUren campuseko Ignacio Barriola eraikinean. Ondoren, 11.30ean, 2. mailakoak egingo dituzte.

Guztira 9.747 izango dira euskararen gaitasun agiriak hiru lurraldeetan eskuratzen saiatuko direnak, eta horietatik 7.132 izango dira 1 eta 2. maila erdiesteko ahalegina egingo dutenak gaur, iaz baino 2.000 ikasle gehiago.

Datorren larunbatean, aldiz, HABEren 3. maila lortzeko azterketa egingo da, eta EGAren baliokidea, besteak beste. Ekainaren 14an, berriz, 4. maila lortzeko azterketa egingo da, saio modura, hirugarren urtea baita zazpi euskaltegitan maila hau ematen dena.

Joseba Erkiziak azpimarratu duenez, euskaltegiek emandako tituluei balio ofiziala ematearekin "haien lanari merezi zuen aitor-tza ematen zaio eta, azken batean, euskaltegietan zerbitzu osoagoa eskaintzen da".

gipuzkoarrak Gaur bertan 1. maila lortzeko aurkeztuko direnen artean (3.468 guztira), 734 gipuzkoarrak dira, beste 470 arabarrak dira eta aginerako 2.264 ikasleak, bizkaitarrak dira. Aldiz, 2. mailara aurkeztuko direnen artean (3.664 guztira), 843 dira gipuzkoarrak, beste 480 arabarrak dira eta 2.342 bizkaitarrak.

Bestalde, hilaren 24an, HABEren 3. maila erdiesteko aurkeztuko diren herritarren artean (2.616 guztira), bizkaitarrak dira baita ere ugarienak (1.606), haien atzetik gipuzkoarrak datoz (712) eta, azkenik, arabarrak (297). Hiru lurraldeetan, aldiz, beste 72 ikasle saiatuko dira aurten 4. mailako azterketa gainditzen. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
baliokidetzak
HABEko 1. maila. Hau gainditzen dutenek, Europan erabiltzen den B1 maila izango dute eta IVAPek eta Osakidetzak erabiltzen duten lehenengo perfilaren baliokidea.
2. maila. Europako B2ren baliokidea da, eta IVAPeko eta Osakide-tzako bigarren perfilaren parekoa. Ertzaintzaren lehen perfilaren balio bera du baita ere.
3. maila. Europan erabiltzen den C1en parekoa da eta IVAPen eta Osakidetzaren hirugarren perfilaren maila berekoa. Ertzaintzako bigarren perfila eta EGA titulua ere honen baliokideak dira.
4. maila. Europako C2ren parekoa eta IVAP eta Osakidetzan erabiltzen diren laugarren perfilaren parekoa.
Hezkuntza saila. Horko agiriak sei hilabetetan egokituko dituzte konbalidazio taulan.
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |