
Irudian, Benito Lertxundi Orioko arraunlariak zuzentzen abestiaren grabazioan.
Bost edo sei aldiz entseatu ondoren, Orioko arraunlariak prest zeuden ostegunean kantatzeko. Benito Lertxundirekin ziren ikustekoak Elkarreko grabazio estudioetan eta ordubete baino gutxiago behar izan zuten lana bukatzeko.
Lertxundik Orioko arraun munduko lagunei eskaini nahi izan die Mirotzak abestia. Udazkenean kaleratuko duen diskoaren parte izango da eta bertan ikusi ahal izango da arraunlarien trebezia ahots asuntuetan, kantu horren koruak egin baitute kirolariek.
"Oso naturala izan zen dena. Benito gutako bat da eta asko ezagutzen dugu", azpimarratu du Ibon Gaztañazpi arraunlariak. Hurbileko adiskidea dute Lertxundi, ia egunero elkar ikusten dutelako. Horrexegatik, "lagun giroan" ibili omen ziren grabazio berezi horretan.
"Guretzat, Benito erreferentzi bat da eta berari itsasoko gauzak eta arrauna gustatzen zaizkio. Horregatik, denok ilusio handiz eutsi diogu erronkari", adierazi zuen Gaztañazpik. Letra "oso erraza" izan arren, Benito "harritu egin zen" arraunlarien ahotsekin. "Oso ondo egiten genuela esan zigun behin eta berriro. Egia da gero proba batzuk entzun genituela eta gustura gelditu ginela".
Koadrila bat izango balitz bezala aritu ziren Mirotzak kantuaren doinuekin. Publikoak disfrutatu ahal izango du datorren udazkenean.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |