Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

garazi goia, idazlea

"Drama mingarria idatzi dut, desamodioetan sentimenduak muturretara eramaten baitira"

Garazi Goñi (Segura, 1978) idazleak lehen pertsonan idatzi du Alberdania argitaletxeak kaleratu berri duen 'Bi hitz' bere lehen liburua. Istorioa, gainera, Londresen kokatu du gazteak. Hala eta guztiz ere, eleberriak ez du autobiografia kutsurik

Garazi Goia, atzo Donostiako Konstituzio plazan.argazkia: gorka estrada

EZPALA enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

DONOSTIA. "Idaztea lasaigarritzat dut. Oro har, gauean, eguneko lanak amaituta idazten saiatzen naiz", dio. Idazlearen iritziz, bi hitzekin gauza asko esan eta pentsatu daitezke. "Irakurle bakoitzaren interpretaziorako uzten dut zein diren liburuak iradokitzen dizkion bi hitzak".

Telekomunikazio ingeniaritza Bilbon ikasi zenuen.

Ikasketak 2002. urtean amaitu nituen. Bilbon bost urte eta Donostian urtebete eman ondoren, Londresera joan nintzen bizitzera.

Eta nola sortu zitzaizun egun lan egiten duzun 'BBC' telebistan aritzeko aukera?

Telebistan lan egiten aritu naiz beti; ikasketak bukatzear nituela ETBn jardun nintzen. Pilaturiko lan-esperientziari esker, BBCn nire perfilari egokitzen zitzaion lan bat zegoela jakin eta oso interesgarria iruditu zitzaidanez, selekzio prozesuan sartu, lanpostua lortu eta lau urte dira han lanean ari naizela.

Eta nola uztartzen dituzu zientziak eta letrak?

Biak elkarren osagarri dira. Ingeniaritza ikastea ez da behin ere bokaziozko helburua izan; denbora librean, aldiz, beti izan dut idazteko zaletasuna, baita irakurtzekoa ere. Bi hitz eleberriaren aurretik, nahiz eta ipuin lehiaketa bat edo bestetan parte hartu, idaztea, niretzat, asebetetze pertsonala izan da. Hau da, ida-tzi eta niretzako gorde.

Oraingo honetan ez duzu ezer ezkutatu. Horren isla al da 'Bi hitz'?

Duela hiruzpalau urte kapitulu solteak idazten hasi nintzenean, nire helburua ez zen liburu bat argitaratzea. Intentziorik gabe idazlana forma hartzen joan zen. "Niretzako bada ere, liburua bukatu egin behar dut", pentsatu nuen idatzi ahala. Amaitu orduko, zerbait duina atera zela pentsatu ondoren Alberdania argitaletxearekin kontaktuan jarri eta idatzia argitaratzea eskaini zidaten.

Idaztea gogoko duzu.

Idazteko zaletasuna nahiko gaztetatik izan dut. Hasieran poesia landu nuen, errazagoa baita sentimenduak kaleratzeko.

Duela urte batzuk hasi zenuen eleberria sortzen. Inurri-lana?

Lehenengo bertsioa idatzi nuenetik egungora, asko aldatu da. Erruz. Ibilbidea nahiko luzea izan da apur bat perfekzionista bainaiz. Baina halako batean, "kitto" esan eta behin betiko amaitu nuen. Eta zenbait gauzarekin guztiz konbentzituta ez banago ere, hurrengo lanean hobetuko ditut.

Etendako maitasun batek eragindako oinazeen hausnarketa al da 'Bi hitz'?

Bai. Amodio galdu bat du oinarri-tzat eleberriak. Eta amodio galdua obsesio bihurtzen denez, emakumezko protagonistari sortzen dizkion sentimenduak, noraeza eta eromen egoera aztertzen dira. Bere ametsak, fantasiak deskribatu nahi izan ditut. Elementu ezberdinak nahasten dira, obsesioa gainditzeko helburuarekin.

Zauriek sendaezin traza dute.

Zauriak beti dira sendagarriak. Baina Bi hitzetan zaurien ibilbide osoa azaldu nahi izan dut. Hau da, sendagaitzak zirenetik, bukaeran, senda.tzen diren arte.

Bakardadeari aurre egitea ez da samurra.

Hala da. Erreferentzia asko egiten dizkiot liburuan zehar gainera. Protagonistaren sufrimendua azaltzeko, bakardadea, elementu oso garran-tzitsua da gainera. Galdutako amodioak eraginda bakarrik aurkitzen da, errealitate berri baten aurrean, hiri berri batean...

Pertsonai sorta bitxi samarrak ageri dira liburuan.

Carlak, zati garrantzitsua betetzen baitu narrazioan: protagonistarekin erlazio homosexuala izaten du. Inpaktu handia eragiten dio gainera erlazio motz horrek. Michaelek, terapia moduko bat proposatzen dio soinean daraman iraganeko zama arintzeko. Maitale zibernetikoarekin gauero txat bidez gertaerak trukatzen ditu. Eta, azkenik, istorio oso berezia bizitzen du Ewam izeneko batekin.

'Bi hitz' eleberri dramatizatua al da?

Bai. Drama mingarria gainera, baita oso gordina une batzuetan ere. Finean, hori zen helburua. Desamodioetan, sentimenduak muturretara eramaten baitira askotan. Batek baino gehiagok eleberria gordinegia dela esan dit.

Idazkera bortitza samarra erabili duzu beraz?

Pasarte batzuetan bai. Protagonistaren barruko sentimenduak transmititzeko egokitzat jo nuen gordintasun hotza erabiltzea.

Ez dago esaldi labur gutxi.

Ez. Baita hitz joko mordoska ere. Elementu ezberdinak eman dizkiot irakurleari istorioaren ardatz osoa eman ordez. Gero, berak osatu di-tzala bere interpretazioekin.

Naiara ahizpa eta biok, bikiak zarete. Feeling literariorik?

Hogei minutugatik, biotatik, zaharrena naiz. Bera izan zen Bi hitz argitaratu aurretik irakurri zuen lehenetarikoa eta oso ondo ezagutzen nauenez, bat nator liburuaren mezuarekin egin zuen interpretazioarekin.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
"Zenbait gauzarekin konbentzituta ez banago ere, hurrengoetan hobetuko ditut"
"Batek baino gehiagok 'Bi hitz' eleberria gordinegia dela esan dit"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |