
'Infernuko hesteetan' liburuaren azala, atzo, Donostian egindako aurkezpenean.argazkia: iker azurmendi
Donostia. Literatura euskaraz maite dutenak zorioneko daude. Elkar argitaletxeak Charles Bukowski idazlearen poemak eta narrazionak argitaratu ditu Infernuko Hesteetan izenburuaz Mikel Olanoren itzultzailearen lanari esker. Atzo Donostian egindako aurkezpenean Olanok berak azaldu zuenez, euskaratutako 26 poemak 1990. urtean argitaratu ziren Septuagenarian Stew liburutik aterata daude. Guztira, 21 narrazio daude liburuan.
Felipe Juaristi idazle eta kritikoak azpimarratu zuenez, irakurleek poesia "gardena" eta "kontakizunez beteriko" lana ezagutzeko aukera izango dute. Bere iritziz, Bukowskiren arrakastaren atzean bere filosofia dago: "Bizitzaren apologia egiten zuen". "Gizon libre bat izan zen. Bere bizitzari aurre nola egiten zion kontatzen zuen bere lanetan", azaldu zuen. Argi usten du zoriontasunaren bila ere ibili beharra dagoela, nahiz eta azkenean ez lortu.
Beste aldetik, Castillo Suarez gazteak bere laugarren poema-liburua aurkeztu du. Aukeratu duen titulua Souvenir da.
Azken finean, idazleak laburbildu zuenez, liburuari "ukitu magikoa" eman dio eta "souvenir bilduma bat da". Horretarako, Suarezek iraganari so ibili da. "Harremanak edo tokiak uzten diguten arrastoak aztertu ditut", esan zuen poetak.
poema independienteak Poemak guztiz independenteak dira eta lotura bat izatekotan, sortzen duten "atmosfera" izango litzateke. Lan guztiak "maila berean" jarri ditu Altsasuko idazleak.
Gertutik ezagutzen dutenen ustez, Castillok liburuz liburu ahost bat lortu eta estilo bat garatu du. Azken liburuan "koherente" azaltzen da orain arte egindako lanarekin. Hori dela eta, poetikotasuna eguneroko hitzekin lortzen saiatu da eta giza harremanetan sakondu du.
Aldi berean, Souvenir berritasunak eskaintzen ditu. Parrafo luzeetan aurkeztu ditu bere poemak eta ironia, irakurlearekiko konplizitate-keinu gisa orain arte hain etengabea zena, gutxiago erabili du oraingoan. Horrekin batera, Castillok inoiz baino gehiago "biluztu" da eta tarteka idazlearen mozorria erortzen utzi du.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |