|

Gazte batzuk goitibeheran.argazkia: utzitakoa
Azkoitia. Goitibehera lehiaketarekin hasiko dira bihar aurtengo Herri Jaiak. Guztira zortzi bikotek hartuko dute parte Aitzatik hasi eta Xabier Munibe ikastola atzera joango den ibilbidea izango duen txapelketan. Goitibeherak 11.00etan hasiko dira.
"Oso gustura gaude izen-ematearekin, iaz baino jende gehiagok hartuko baitu parte. Aurten berrikuntza batzuk izango ditugu, izan ere, lasterketa federatua izango da eta epaileaz gain, txapelketa bera eta partaideek segurtasun neurri handiak izango dituzte", adierazi zuen Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoko arduraduna den Esther Sudupek.
Modu honetan, eta beste neurri batzuen artean, gomazko gurpilik ez da onartuko, errodamenduzkoak beharko dute izan, kaskoa beharrezkoa izango da eta hamahiru urtetik gorako gazteek bakarrik har dezakete parte. Sariei dagokienez, berriz, irabazleek 90 euro eta afaria eskuratuko dituzte, bigarren sailkatuek 80 euro eta hirugarrenek 70.
Bestalde, Euskadiko goitibeheran txapeldun diren Iñigo Garcia eta Mikel Arriagak erakustaldia eskainiko dute neumática kategorian. "Horrez gain, Uharte eta Andoaingo gazte taldeek ere parte hartuko dute, eta ekitaldietan partaide izan ondoren, guztiak batera bazkaltzera joango dira", gaineratu zuen Sudupek.
Arratsaldean futbito txapelketa jokatuko da. Hiru maila desberdindu ziren arren, hamabost eta hamazazpi urte bitartekoen artean bakarrik animatu dira gazteak eta lau talde lehiatuko dira 16.00etatik aurrera. "Jende gutxik eman du izena, baina kontutan hartu behar dugu herriko futbol taldeak jokatuko duela eta gauean kontzertua dagoela eta konpetentzia egitea oso zaila zaigu", azaldu zuen GIBeko arduradunak. Hala ere, irabazleek hiru pertsonentzako afaria lortuko dute sari bezala.
Bosgarren urtez jarraian, 18.00etan sokatira lehiaketa jokatuko da Getxo, Gaztedi, Goierri, Areso eta Mutrikuren artean. Txapelketa Trenbidearen Zumardian jokatuko da eta Euskal Herriko Txapelketako lur gaineko 680 kiloko mailakoak izango dira. Iluntzean festa giroak jarraituko du eta 23.00etan Nancys rubias talde madrildarraren kon-tzertuaz gozatzeko aukera izango dute azkoitiarrek enparantzan.
Igande eguerdian, Herri Jaiak 2008 egitasmoaren baitan, musika emanaldiez gain txahal eta sagardo dastaketak izango dira. Baserritarren produktu desberdinak ikustearekin batera, jatekoa eta edatekoa eskainiko dituzte, besteak beste, Azkoitiko Ikurrinaren plazan.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |