Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Alberto Iñurrategiren proiekzioarekin hasiko da gaur Azpeitiko Mendi Astea

Guztira lau saio eskainiko dituzte Lagun Onakeko kideek Enparan Dorretxea eraikinean

Azpeitiko mendizaleak.argazkia: k.f.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Lagun Onak Bazkunak Mendi Astea antolatu du. Guztira, lau proiekzio edo emanaldi eskainiko dituzte Enparan Dorretxea eraikinean gaur hasi eta ostegunera arte. Lehenbiziko saioa Alberto Iñurrategi mendizaleak emango du eta hurrengo ekitaldietan, Kepa Eskribano, Oier Plazaola edota Andoni Ormazabal izango dira, besteak beste.

Begiz begi proiekzioa eskainiko du gaur, 22.00etatik aurrera, Alberto Iñurrategik. Astearteko saioa 20.30ean hasiko da eta, bertan, Kepa Eskribanok 2007 urtean Azpeitiko Udalak emandako Joxe Takolo bekari esker egindako Mendi bira ibilaldia aurkeztuko du. Bederatzi hilabetez mundu guztiko pareta zailenak eskalatu zituzten, Peru, Nepal eta Kenia herrialdeetan izan ziren bi kirolari euskaldunek, Eskribano eta Ferrerasek.

Asteazkenean, Oier Plazaola, Andoni Ormazabal, Iban Silvar, Iosu Juan eta Mikel Zafiainek Lehoinabarraren ondarea izeneko proiekzioa eskainiko dute 20.30ean eta, azkenik, maiatzaren 22an, Jose Ramon Agirre Marron kirolariaren Aire airean emanaldia ikusteko aukera izango da 20.30ean.

Urteroko ohiturari jarraituz, Mendi Astea bukatutakoan Lagun Onak Mendi Bazkuna Xoxoteko eguna ospatzeko prest egongo da maiatzaren 25ean.

Eskerrak Lagun Onak Mendi Bazkunak eskerrak eman nahi izan dizkieojoan den igandean jokatu zen Izarraitzko Mendi Lasterketaren laugarren edizioa antolatzen lagundu zuten enpresari, talde eta bestelako lagunei, eta baita parte hartu zuten lasterkari guztiei ere. "Barkamenak, berriz, eragozpenak eman edo sortu zizkienei, eta mendia orain arte bezain garbi eta polita mantentzen jarraitzeko deia ere egin nahi luke elkarte honek", adierazi zuen Lagun Onak Mendi Bazkuneko lehendakari den Haritz Odriozolak. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
PHOTOMUSEUM
Zarautz muestra los aparatos que precedierona la fotografía
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Kepa Eskribanok 2007ko Joxe Takolo bekari esker egindako ibilaldia azalduko du asteartean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |