Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Lezo eta Eusko Ikaskuntzak Elias Salaverria pintorearen memoriala berreskuratuko dute

Artista berrien lehiaketa hori 1968an hasi eta 2001. urtera arte antolatu zen herrian

Udalak kultur garapenerako erakundearekin hitzarmena sinatu du konkurtsoari buruzko ikerketa bat bultzatzeko

Jon Legorburu, Teresa del Valle, Haritz Salaberria eta Urkiri Salaberria.argazkia: a.m.

Aitziber Muga enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Lezo. Eusko Ikaskuntzak eta Lezoko Udalak, atzo, lankidetza hitzarmena sinatu zuten. Akordio honen helburuetako bat herrian 1968tik 2001. urtera arte artista nobelen obra plastikoak sustatzeko antola-tzen zen Elias Salaverria memoriala berreskuratzea da.

Baina, pintura lehiaketa hori indarberritzeko, ikerketa bat egingo dute konkurtsoa deitu zen urte guzti horietan aurkeztutako margolari irabazleak eta hauen ibilbidea aztertuko duena. Izan ere, hi-tzarmen horren lehen gauzatzea Elias Salaverria Memorialaren inguruko obra idaztea da. Lan hau beka baten bidez egingo da.

Dagoeneko, Eusko Ikaskuntza laguntzaren irabazlea hautatzear da eta urte bukaerarako liburua prest egongo dela kalkulatzen du.

Haritz Salaberriak, Lezoko alkateak, azaldu zuenez, memorialak indar eta entzute handia izan zuen, baina azken urteetan norabide galtze bat somatu zuen lehiaketak. Ikerketa lanarekin memorialaren nondik-norakoak eta helburuak finkatuko direla uste du.

Jon Legorburu Kultura zinego-tziak gehitu zuenez, konkurtsoaren desagerpena memorialaren antolaketan lanean jarduten zuen taldea nekatu zenean gertatu zen.

Teresa del Valle Eusko Ikaskun-tzaren Gipuzkoako lehendakariordeak akordioaren garrantzia azpimarratu zuen: "Eusko Ikaskuntzaren berezko jardueraren baitan udalekin garatzen dugun lana dago. Hain zuzen ere, lurralde bakoitzean ekimen kulturalak sustatzeko balio duena. Hau dela eta, Lezoko Udalarekin sinatu dugun hitzarmen hau oso garrantzitsua da. Elias Salaverria Memorialaren inguruko ikerketa honek, herritik sortutako interes zehatz bati Eusko Ikaskuntzak laguntza zientifiko eta kulturala eskaintzen dio".

Honetaz gain, lankidetzari esker, elkarteak bere argitalpenen bilduma osoa (420 liburu) eskainiko dio Lezoko Udalari doan. Era berean, urtero publikatzen dituen liburuak ere doan emango dizkio.

Bestalde, Eusko Ikaskuntzak antolatzen dituen kongresu, jardunaldi eta ikastaroetara Lezoko Udalak pertsona bat bidali ahal izango du inskripzioaren %40ko deskontuarekin. Aldiz, herritar guztiek Asmoz Fundazioak egiten dituen kurtsoetan %25eko deskontua izango dute. Akordioa urte anitzetarako da.

Sinaketan ere Urkiri Salaberriak, Lezoko pintorearen birbiloba eta Eszikeren (Elias Salaverria eta euskal ondareari buruzko ikerketak eta ekintzak sustatzen dituen elkartea) lehendakariak, parte hartu zuen. Bere ustez, Salaberria artista berriak laguntzeko lehiaketen bultzailea izan zen, bera ere bekaduna izan zelako. "Hitzarmen hau fetxa polit batean lotu da, apirilean margolariaren jaiotzaren 125. urteurrena bete baitzen", agertu zuen.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
JUAN ZELAIA
La donostiarra gana el Premio Nacional de Artes Plásticas
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Lan horren erredakzioa, Eusko Ikaskuntzak deitu duen beka bati esker, urte bukaerarako egongo da
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |