|

Zinkoeneako eremua, Hernanin.Argazkia: Arkaitz illarramendi
Hernani. Gobernu Batzarrak onespena eman berri die Hernaniko hiru proiektuetako lanen esleipenari. Hain zuzen ere, Zinkoenea eta La Cumbre guneetako urbanizazioa eta Ertzainetxea eta osasun zentroa lotuko dituen bidegorria dira aipatu hiru proiektuak. Lanak epe laburrean hastea aurreikusten dute udal agintariek.
Zinkoeneako eremuari dagokionez, oinezkoei lehentasuna ematea da helburu nagusia eta Kaxkoa eta Agustindarren plaza arteko gunea berrantolatuko da horretarako. Horrekin batera, erdiguneko trafikoa arindu eta kanpoaldera bideratzea ere bilatzen da. Laister hasi eta sei hilabetez luzatuko diren lanen aurrekontua 513.720 eurokoa da eta Construcciones Dumboa enpresari esleitu dizkiote. Beste lanen artean, prentsa kiosko berria jarriko dute, granitozko zorua aurreratuko da trafikoa hobeto bideratu eta oinezkoei leku gehiago egiteko eta Balantxako bidea trafikoari itxiko zaio. Gainera, zabor organikoen kontengailuak lurperatzeko lanak egindo dira, autobus geltoki berria eraikiko da eta Kaxkoko euri eta ur zikinak Zinkoeneatik Azkonobieta etxeraino biltzen dituen kanalizazio zaharra berrituko da.
Lanek irauten duten bitartean, Kaxkoko zama lanetarako guneak, sarrera-irteerak eta Zinkoeneako errotonda itxi egingo dituzte tarteka eta trafikoa desbideratu egingo dute. Bestalde, Balantxako jaitsiera itxita geratuko da obrak hastean.
La Cumbre La Cumbre eremuari dagokionez, berrurbanizatzeko bigarren fasea da onartutakoa. Lehenengo fasea egina dago dagoeneko, hots, lanek irauten duten bitartean auzotarrak autoz atera ahal izateko pasabidea. Bigarren fasean auzoko igoera guztia berrituko da, bai instalazioak, saneamenduak eta baita inguruak ere, "auzoak behar bezalako instalazioak eta bertara iristeko herri bide bat izan ditzan, gaur egungoa baino seguruagoa", esan du Iñaki Zulaika aparejadoreak. Horrela, zorua adokinatua izango da La Cumbre guztian. Onetsitako proiektuan, trafikoa berrantolatzea ere jasotzen da. Auzora sarrera, beraz, Florida kaletik egin beharko da eta irteera, aldiz, Etxeberri auzotik.
Lanak Urbycolan enpresari esleitu zaizkio eta 431.000 euroko aurrekontua dute. Iraupenari dagokionez, sei hilabetetan amaitzea aurreikusten da. Kontutan hartuta hiruzpalau metro zabal eta oso aldapatsua den gunean egingo dituztela obrak, faseka egingo dituzte auzotarrei ahalik eta kalte gutxien eragin asmoz.
Esleitutako hirugarren proiektua Ertzainetxea eta osasun zentroa lotuko dituen bidegorria da, hots, Atarrabiyo parketik Juan de Urbieta kalera, Karobieta parkeko sarreraraino. Modu horretan, Sagastialdetik Atarrabiyoraino egina dagoen bidearen jarraipena izango da. Berehala hastekoak diren lanak hiru hilabetetan amaituko dituzte eta aurrekontua 158.000 eurokoa da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |