
Reyes Carrere, Akaba Bera Bera taldeko entrenatzailea.argazkia: j. bergasa
DONOSTIA.Atseden hartzeko garaia ere iritsi zaizue.
Beno, maiatza bukatu bitartean entrenatzen jarraituko dugu, baina behingoz esan daiteke denboraldia amaitu dela. Helburuak ondo baino hobeto bete ditugu eta orain erronka berriak bilatu behar ditugu datorren urterako. Baina orain atseden hartu eta burua gelditzeko garaia da.
Luzeak egingo zitzaizkizuen azken partidak, Europatik kanpo geratu ondoren eta ligan bostgarren tokia ziurtatuta izanik.
Jokalariak oso nekatuta zeuden. Bostgarren tokia gurea zen eta ez zegoen aukerarik laugarrena eskuratzeko, beraz, lasaiago hartu dugu azken zatia. Gainera, gutxien jokatu dutenei aukera eman diegu.
Taldea zuzentzen jarraitzeko asmoa duzu?
Bai, nik jarraituko dut eta jadanik hasi ditugu datorren ekinaldirako taldea osatzeko lanak.
Izan duzun taldearekin, ez dago gehiago eskatzerik.
Kexarik ez dugu. Hor dago Europan egindako lana (finalaurrekoetara iritsi dira). Kopako finala ere hor dago eta Superkopa ere gurea da.
Aurten hain denboraldi ona egiteak, datozen urteetarako helburuak alda-tzen al ditu?
Kanpotik ikusita, bai. Zaleek eta komunikabideek aurtengoa errepikatzea eta, posible bada, hobetzea eskatuko dute. Guk, aldiz, gure taldea osatu eta besteek egiten dutena ikusi arte, ez ditugu helburuak zehazten.
Datorren denboraldirako taldea hobetzea posible al da?
Hobea izatea espero dut. Gauzek aurrera joan behar dute. Gure jokalari euskaldunek eskarmentu handiagoa dute orain eta horrez gain, etorriko diren berriek dauden jokalariak hobetu beharko lituzkete. Bestalde, oraindik gurekin dauden ba-tzuekin hitz egin beharrean gaude. Denak ez daude lotuta.
Txapelketa motzetan nortasun ikaragarria erakutsi duzue, baina ligan bostgarren izan zarete eta goiko taldeekin aldea nabaria izan da. Tarte hori murriztea posible al da?
Hori izaten da gure helburua urtero: laugarren tokiarekiko tartea murriztea. Baina gure joko estiloak ezaugarri batzuk ditu. Gure jokoak bizkortasuna eta intentsitatea eska-tzen ditu eta hori ondo egiteko jokalariek fin ibili behar dute. Ez dut esaten puntu-puntuan egon behar dutenik, baina maila onean, bai. Denboraldi hasieran beti motz gelditzen gara eta puntu asko galtzen ditugu. Ligako azkenaldian, puntu horiek faltan somatzen ditugu. Beste talde batzuek beste jokalari motak dituzte, golak errazago lortzen dituzten horietakoak. Aurten, Marina Park azken sailkatuarekin lehen jardunaldian bi puntu galdu genituen.
Estilo hori aldatzeko asmorik?
Gure talde estiloa hor dago eta ekar-tzen ditugun jokalariak aurrekontuan sartu behar dute derrigorrez. Sagunto taldeko Barbosa, adibidez, oso garestia da. Gure politika ez da jende mota hori fitxatzea eta, gainera, alde horretatik talde batzuekiko murriztuta gaude.
Behintzat, zuen argudioak mahai gainean jarri dituzue.
Denboraldi hau klubeko onena izan da eta datozen urteetarako erronka aurrera egitea da. Ezin dugu hemen gelditu. Laugarren tokiari begiratu behar diogu.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |